Kike Amonarriz eta Pantzo Irigarai Iparraldea Bertan zikloan
Martxoaren 23an, Iparraldea Bertan zizloaren barruan, “Bidaso: biga so! Irri Iparrak eta Hego erak” hitzaldi umoretsua emango dute Kike Amonarriz eta Pantzo Irigaraik.
Zergatik hitz egiten dute horren ozen gipuzkoarrek? Zergatik ari dira baxenabartarrak dragatzen, arabarrak ligatzen ari diren bitartean? Berdinak ote dira Zuberoako neskenegünetako eta Bizkaiko zapatuetako gauak? Zenbateko aldea dago Lezotik Azkainera, 30 km ala 1000 argi-urte? Ba al dugu elkarren berri? Ustez, dakizkigunak ez al dira topikoak edo klixeak? Edo benetan, horrelakoak gara? Bi so. Bi begirada, Bidasoaren bi aldeetatik bi aldeetara. Bidasoaren izenak berak ez ote du Euskal Herriaren bitasuna nabarmentzen hitz hasierako BI horrekin? Edo bat gara Bidasoa guztien gainetik? Baina, zerk batzen gaitu, eta zerk bereizten? Galdera hauen eta beste askoren erantzuna
Pantzo Hirigarai eta Kike Amonarrizen eskutik, umorea nagusi…
“Bidaso: biga so! Irri Iparrak eta Hego erak”
Kike Amonarriz eta Pantzo Irigarai
Martxoak 23
19.30etan
Koldo Mitxelena Kulturunea