Kim Novak (1933- )
Gaur egun zinema mundutik erretiratuta dagoen arren, Kim Novak, Hollywoodeko urre garaiko sex symboltzat hartzen da.
Hitchcockenmusa izan zen eta honako bi film hauek markatu zuten haren hasiera zinema munduan: Pushover -Fred Mac Murrayrekin batera egindakoa- eta Phffft!-Jack Lemmonekin-, zinema ekoizleek liluratuta geratu baitziren haren fisiko erakargarriagatik .
Hortik aurrera proposamen interesgarriagoak jasotzen hasi zen eta William Holdenekin filmatu zuen Picnic filma. Film hori medio zinema izar izatera pasa zen. Hor egin zuen interpretazioaren ondorioz, urte horretako BAFTA sarietarako izendatua izan zen eta aktore gazte onenaren Urrezko Globoa lortzera iritsi zen.
Haren filmografian nabarmendu behar dira, besteak beste, honako film hauek: Pal Joey, The Man With the Golden Arm -Frank Sinatra alboan zuela- edo Vertigo -Alfred Hitchcock zuzendari zela eta James Stewart, kide protagonista zuela-.
Kim Novaken beste film interesgarriak dira, baita ere, honako hauek: Bell, Book and Candle -James Stewartekin, berriro-, Tyrone Powerrekin egindako The Eddy Duchin Story, Kirk Douglas ekinegindako Strangers When We Meet, Sommerset Maughamen eleberri batean oinarritutako Of Human Bondage,The Notorious Landlady, Middle of the Night, Kiss Me, Stupid, The Amorous Adventures of Moll Flanders eta Schöner Gigolo, armer Gigolo.
Bere borondatez erretiratu zen pantaila handitik eta telebistako sail batzuetan parte hartu zuen eta gogoangarria da, batez ere, Falcon Crest telesailean egindako lana.
Kim Novak emakume ezin ederragoaren lana gogoratuko dugu ekainaren 22tik 27ra bitartean.