Kirk Douglas (1916- )
Izatez, Issur Danielovich Demsky, Bielorrusiatik New Yorkera iritsitako immigratzaileen semea; historiako aktorerik handienetakoa, Kirk Douglas izenarekin mundu zabalean ospetsu egin zena. 98 urte ditu eta bizirik gelditzen den aktore historiko bakarrenetakoa da.
Broadwayko antzokietan eman zituen lehen pausoak antzezle lanetan, beste hainbat aktorek bezala, batez ere Bigarren Mundu Gerraren ondoren.
Zineman Lewis Mileston zuzendariaren The Strange Love of Martha Ivers lanarekin hasi zen.Horren ostean, zinemako filmografia zabal eta interesgarrienetakoa osatzen duten film arrakastatsu ugari egin zituen, besteak beste, honako hauek: Gutuna hiru emazteri, Champion, Along the Great Divide, Ace in the Hole, Detective Story, The bad an the beautiful, Ulises, 20,000 Leagues Under the Sea, Man Without a Star, Lust for Life, Gunfight at the OK Corral, Aintza bideak, Vikingoak, Last Train from Gun Hill, Espartaco, Bi aste beste hiri batean, In Harm's Way, Erraldoi baten itzala, Paris brûle-t-il?, The War Wagon, The Arrangement, There was a crooked man, The Fury, Saturno 3, The Man From Snowy River eta Tough Guys.
Punta-puntako aktorea izan arren, ez zuen Oscar saria inoiz irabazi.Ezkertiarra omen zen, eta horrek etsai ugari sorrarazi zizkion Macarthismoaren garaiaz geroztik; dena dela, gutxienez, hiru aldiz hautagai izan zen:1949an, Champion lanarekin; 1952an, Vincente Minnellik zuzendutako The bad an the beautiful lanarekin, eta 1956an, Lust for Life lanarekin, non Vicent Van Gogh pintorea maisuki antzeztu baitzuen.
Kirk Douglasen filmografia zabalarekin gozatzera gonbidatzen zaituztegu KOLDO MITXELENA Kulturuneko fonotekan.
{jcomments on}