KLUBAK 2026. Izen-emateak zabalik
Zabalik dago KLUBAK 2026 irakurketa-saioetan izena emateko epea. Ander Izagirrek (gaztelaniaz) eta Uxue Alberdik (euskaraz) gidatuta, urteko lehen sei hilabeteetarako programazioa eskaintzen dizuegu. Begiratu gure proposamena eta nahi duzuen taldean izena eman, euskarazko irakurketetan, gaztelaniazkoetan edo, noski, bietan!
KLUBAK 2026. Izen-emateak zabalik
2025ean KLUBAK programa jarri dugu martxan, Ander Izagirreren eta Uxue Alberdiren eskutik irakurketez elkarrekin gozatzeko aukera eman digun ekimena. Horrela, Altza zeharkatu dugu Jose Bajoren begiekin, Berbelitzen abezedarioa letreiatu dugu, Maddirekin muga gurutzatu dugu eta Angela Davisen ondoan pasatako lau egunek inspirazioz bete gaituzte.
Irakurketez lagunartean gozatzen jarraitu nahi dugu eta, horregatik, datorren urtean ere bide berdinetik jarraituko dugu. Berriz ere, Ander Izagirre izango da gaztelerazko irakurketa klubak gidatu dituenak eta Uxue Alberdik berriz euskarazkoak. Oraingo honetan urteko lehen sei hilabeteetarako programazio bat proposatzen dizuegu. Nahi duzuen taldean izena eman dezakezue; euskarazkoan, gaztelaniazkoan... edo bietan!
Saio guztiak Liburutegiko Errege-Erregina Katolikoen kaleko egoitzan izango dira arratsaldeko 18:30etatik 20:00ak arte. Hauek dira datak eta irakurriko ditugun liburuak:
IRAKURKETAK GAZTELERAZ (dinamizatzailea: Ander Izagirre)
- Urtarrilak 7: El adversario, Emmanuel Carrère
- Otsailak 4: El invencible verano de Liliana, Cristina Rivera Garza
- Martxoak 18: Gottland, Mariusz Szczygiel
- Apirilak 8: Los suicidas del fin del mundo, Leila Guerriero
- Maiatzak 27: Ébano, Ryszard Kapuscinski
- Ekainak 10: Una luna, Martín Caparrós
IRAKURKETAK EUSKARAZ (dinamizatzailea: Uxue Alberdi)
- Urtarrilak 21: Coca cola bat zurekin, Beñat Sarasola
- Otsailak 25: Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza, McKenzie Wark
- Martxoak 11: Juana, Jon Artano
- Apirilak 15: Barazkijalea, Han Kang
- Maiatzak 20: Dena zulo bera zen, Eider Rodriguez
- Ekainak 17: Idazketa labana bat da, Annie Ernaux