KLUBAK programaren 4. zikloa
KLUBAK programaren laugarren zikloan izena emateko epea ireki da. Ander Izagirrek dinamizatuta, gazteleraz egingo da eta ondarearen inguruan arituko da.
KLUBAK programaren 4. zikloa
Urteari amaiera emango diogu, irakurketaren inguruko topaketa berri batekin. Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegitik KLUBAK programaren laugarren zikloan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Oraingo honetan, ondarearen inguruan arituko diren bi irakurketa eta solasaldi bat proposatzen dizkizuegu. Saioak gazteleraz izango dira eta Ander Izagirrek dinamizatuko ditu.
Irakurketa klubeko bi saioak Errege Katolikoen kaleko lokalean egingo dira eta beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea. Ziklo honi amaiera emango dion solasaldia berriz, Santa Teresa komentuan izango da. Bertan, Izagirrerekin batera, Josebe Blanco idazle eta artzaina egongo da.
Hemen duzue KLUBAK programaren laugarren ziklo honen informazio guztia.
4. Zikloa. ONDAREA (gazteleraz)
Gidaria: Ander Izagirre
- Irakurketa klubeko saioak (Errege-Erregina Katolikoak, 16. Aurretiko izen-ematea beharrezkoa. Laster)
- Topaketa (Santa Teresa Komentua. Sarrera librea edukiera bete arte)
- Abenduak 18, osteguna. Pastorear la vida solasaldia Josebe Blancorekin, Hausnarrean : ardiek egin naute artzain obraren egilea
KMK Liburutegitik KLUBAK ekimenean parte hartzera eta irakurketa berriez gozatzera gonbidatzen zaituztegu.