KLUBAK programaren 3. zikloa
KLUBAK programaren hirugarren zikloan izena emateko epea ireki da. Uxue Alberdik dinamizatuta, euskaraz egingo da eta berrikuntzaren inguruan arituko da.
KLUBAK programaren 3. zikloa
Uda aurrera doa eta gure begirada datozen hilabeteetan kokatzen da, irakurketa, errutina eta erritmo berriak ekartzen dizkigun udazken horretan. Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegitik proposamen berri bat egiten dizuegu KLUBAK programaren barruan, Uxue Alberdik euskaraz dinamizatutako ziklo berri batekin abiatuko baitugu urtaro berri hau.
Idazle eta bertsolariak gidatuko gaitu Errege-Erregina Katolikoak kaleko lokalean egingo diren irakurketa klubetan landuko ditugun bi lanen irakurketan (aurretiko izen-ematea beharko dutena). Alberdik berak bi idazleekin hitz egingo du Santa Teresa komentuan egingo den solasaldian.
Hemen duzue KLUBAK programaren hirugarren ziklo honen informazio guztia. Anima zaitezte bertan parte hartzera!
3. Zikloa. BERRIKUNTZA (euskaraz)
Gidaria: Uxue Alberdi
- Irakurketa klubeko saioak (Errege-Erregina Katolikoak, 16. Aurretiko izen-ematea)
- Irailak 24. Politeismo bastarta, Jule Goikoetxea.
- Urriak 15. Beste zerbait, Danele Sarriugarte
- Topaketa (Santa Teresa Komentua. Sarrera librea edukiera bete arte)
- Urriak 29. Gure literatura bastarta solasaldia Danele Sarriugarte eta Jule Goikoetxearekin
KMK Liburutegitik KLUBAK ekimenean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu eta, bereziki, irakurketa berriez gozatzera.