KMK ateak berriro irekitzeko prestatzen ari da
Urriaren 24an Errege-Erregina Katolikoen kaleko mailegu-zerbitzua itxi egingo da, bilduma lekualdatzeko. Ordura arte, liburuen eta ikus-entzunezko materialen bikoitza maileguan hartu ahal izango da, eta liburutegia berriro irekitzen denean itzuli.
KMK ateak berriro irekitzeko prestatzen ari da
Koldo Mitxelena Kulturunearen birmoldaketa lanak azken fasean sartu dira. Liburutegi berriaren irekiera prestatzeko, datorren urriaren 24an Donostiako Errege-Erregina Katolikoen kaleko lokalean dagoen mailegu zerbitzua aldi baterako itxiko da. Itxiera horri esker, funts bibliografikoak berrantolatu eta instalazio berrituetara eraman ahal izango dira.
Lanek iraun duten bitartean, KMK Liburutegiko bilduma behin-behineko hainbat egoitzatan banatuta egon da, herritarren eskura dagoen mailegu-zerbitzua mantentzeko. Orain, espazio berrietara lekualdatzeko, zerbitzua aldi baterako eten behar da.
Itxieran irakurtzeko aukera izateko, erabiltzaileek liburu eta ikus-entzunezko material bikoitza eraman ahal izango dute maileguan urriaren 24ra arte. Dokumentuak itxiera-aldian gorde ahal izango dira, eta liburutegia berriro irekitzen denean eta mailegu-zerbitzua berrezartzen denean itzuli.
Berrirekieraren behin betiko data laster jakinaraziko da. Koldo Mitxelena Kulturuneak etapa berri bati ekingo dio orduan, instalazio berrituekin, espazio zabalagoekin, zerbitzu berriekin eta irisgarritasun baldintza hobeekin, herritarrei liburutegi erosoagoa eta irisgarriagoa eskaintzeko.