KMKn bilaketa aurreratua berreskuratu dugu Liburutegiko nobedadeak kontsultatzeko
Era guztietako kategoriak jarri ditugu herritarren eskura, gure katalogo zabalean errazago nabigatu ahal izateko

KMKn bilaketa aurreratua berreskuratu dugu Liburutegiko nobedadeak kontsultatzeko
Duela aste batzuk webgunea berriztu ondoren, Liburutegiko katalogoaren bilaketa berreskuratu dugu. Web nabigazioan laguntzeko, hainbat eremu eta aukera eskaintzen dituen funtzionalitate hori bueltan dugu.
Bi bloke handitan banatuta, goialdean, erabili nahi diren hitz-gakoak eta dagozkien eremuak topa ditzakegu. Era berean, kontzeptuen arteko kointzidentziak hurbilduko dizkiegu erabiltzaileei. Beheko aldean, hizkuntzaren, bildumaren edota irudiaren arabera iragazketa proposatzen dugu. Eskuineko zutabeak, berriz, bilaketak hasteko edo, egun batzuk lehenago, bilatzailean zer kontsultatu dugun jakiteko balio digu.
Ez izan zalantzarik, gure bilaketa aurreratua ikertu eta gure katalogo zabalean barneratu zaitez. Atzoko zein 5, 30, 60 edo 90 egunetako nobedadeak zeintzuk izan diren aurkitu, gogoko duzuna markatu edo etorkizunean irakurtzeko zerrendara gehitu. Eta nola ez, eraman ezazu maileguan. Imaginatzen dituzun argitalpenak, zure eskura.
Jakin nahi duzu zer den KMK-ra iritsi den azkena? Gogoratu, hemen duzu! Jarrai dezagun irakurtzen eta istorio berriekin gozatzen.