KMKk ‘Garaikidetasunaren krisia’ zikloa itxiko du Mariasun Landaren bisitarekin
Gonbidatua errekonozimendu eta sari ugari jaso dituen euskal egileetako bat da
KMKk ‘Garaikidetasunaren krisia’ zikloa itxiko du Mariasun Landaren bisitarekin
Mariasun Landak, egile moldarkor, artikulugile eta hizlariak, Koldo Mitxelena Kulturunea bisitatuko du maiatzaren 11an, Garaikidetasunaren Krisia zikloaren barruan, galdera honi erantzuteko: Zahartzaroa femenino singularrean, baina pluralean jokatua? 19:00etatik aurrera, Landak hartuko du parte Vilma Coccoz eta Javier Echeverria moderatzaileekin batera.
Mariasun Landari buruz hitz egiteak sariz betetako karrera profesional bat aipatzea suposatzen du. Filosofia eta Letretan lizentziatua, Literaturaren Didaktikako irakasle titularra izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Errekonozimenduen artean, Euskadi Saria (1991) eta Haur eta Gazte-Literaturako Sari Nazionala (2003) azpimarra ditzakegu. Gainera, euskal kulturaren ekarpena eta proiekzioa aintzat hartuta, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Saria eman zitzaion 2014an.
Agur esango diegu topaketa horiei, denbora birdefinitzea proposatu dutenei, mikrokosmos natural, pertsonal eta komunitarioetako esperientzietatik abiatuta.