KMK Liburutegia, saiolagun
Kultura, zentzurik zabalenean, Koldo Mitxelena Kulturunean elkartzen, sustatzen, pentsatzen eta gozatzen da. Hitzaldiak, eztabaidak, proiekzioak, kontzertuak, liburu-aurkezpenak... Kultura herritarrengana hurbiltzen duten hamaika ekitaldi, KMK Liburutegiko dokumentu-eskaintzarekin osatzen direnak.

KMK Liburutegia, saiolagun
2025 urtea Koldo Mitxelena Kulturunean proposamen kultural zabal batekin abiatu da. Maria Elorza eta Marian Fernandezen eskutik, Zinemagileen Elkarrizketen edizio berri baten lehen saioarekin hasten genuen urtarrila. Lehenengo hilabete horretan ere Mintza Lagun zikloa hasi zen klima aldaketari eta hiriari buruzko saio batekin. Eta egun batzuk geroago, Non ci resta che piangere filmaren proiekzioaz gozatzeko aukera genuen, Mosaiko Italiarra zikloaren barruan. Agendak hitzordu berri eta interesgarriak eskaintzen jarraituko du datozen hilabeteetan.
Eta zertaz hitz egingo dugu kultur-topaketa eta hitzordu hauetan? Egia esan, denetik pixkat. Guztiok izango dugu aukera erakartzen, interesatzen edo kezkatzen gaituzten gai horietaz gozatzeko, entzuteko eta ikasteko: klima, arkitektura, teknologia, osasun mentala, turismoa edo, jakina, zinema, besteak beste. Saio horietan, adituak diren pertsonen eskutik gai ezberdinetan sakondu ahal izango dugu.
Hala ere, baliteke gehiago jakin nahi izatea, gehiago galdetu, gehiago sakondu... Agian saio hauek ikasten eta gozatzen jarraitzera gonbidatzen gaituzte. Baliteke. Eta hala bada, ez dago arazorik. Izan ere, KMK Liburutegian topaketetan partekatu diren lanak eta saioak osatzen eta aberasten dituen materiala aurkituko dugu.
Bidelagun den Liburutegia
Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak 470.000 ale baino gehiagoko bilduma du, hainbat euskarritan eta gai ezberdinei buruz. Jarraian, une honetan gure Zentroan egiten ari diren zikloen inguruko proposamen bibliografiko bat eskaintzen dizuegu.
2025eko edizio honetan. Mintzalagunek 10 saio eskainiko ditu Gaur egungo hiriak aurre egiten dituen erronkak izenburupean. Horietan, hirien orainerako eta etorkizunerako erronkak jorratuko dira, ikuspuntu desberdinetatik. Klimaz, arkitekturaz, osasunaz, teknologiaz edo turismoaz hitz egingo dugu, besteak beste.
- Urtarrilak 16. El clima contra la ciudad: política y economía para la supervivencia climática
- Urtarrilak 30. Barne bestiario ttipia
- Gehiago irakurri hemen
- Otsailak 18. La arquitectura ante los retos del calentamiento global
- Gehiago irakurri hemen
- Otsailak 20. Colonizaciones tecnológicas de las ciudades
- Gehiago irakurri hemen
- Martxoak 13. El imperio del bulo: ¿por qué no nos creemos a la ciencia?
- Gehiago irakurri hemen
- Martxoak 20. Salud mental: visibilización, redes de apoyo y ciudadanía
- Gehiago irakurri hemen
- Apirilak 8. Vivir del turismo. Morir del turismo
- Gehiago irakurri hemen
- Maiatzak 6. Turistak, bidaiariak: nola jokatzen dugu besteen etxean?
- Gehiago irakurri hemen
- Maiatzak 22. El silencio a un paso del mundo
- Gehiago irakurri hemen
- Ekainak 5. ¿Por qué la ficción prefiere destruir el mundo que reformarlo?
- Gehiago irakurri hemen
Zinemagileen elkarrizketek proiektu zinematografiko baten garapenean parte hartzen duten lanbideetara hurbiltzen gaituzte: gidoia, aktoreen zuzendaritza, muntaketa, artea edo ekoizpena. Eta horretarako, zinegile baten eta diziplina horietakoren bateko ohiko kolaboratzailearen arteko elkarrizketa sortzen da.
2025. edizioan, ekainera arte, zinemako 16 profesionalek parte hartuko dute izango diren 8 elkarrizketetan, literatura-egokitzapenei, arte-zuzendaritzari eta musikari buruz hitz egiteko.
- Urtarrilak 14. Ez-fikzioa ekoiztea, Maria Elorza eta Marian Fernández
- Gehiago irakurri hemen
- Otsailak 11. Egokitzapen literarioak, Helena Taberna eta Isaac Rosa
- Gehiago irakurri hemen
- Martxoak 7. Egokitzapen literarioak, Paula Ortiz eta Javier García Arredondo
- Gehiago irakurri hemen
- Martxoak 27. Interpreteen zuzendaritza, Celia Rico eta María Vázquez
- Gehiago irakurri hemen
- Apirilak 10. Autofikzio bat gorpuztea, Javier Giner eta Oriol Pla
- Gehiago irakurri hemen
- Maiatzak 15. Arte-zuzendaritza eta produkzio-diseinua, Pedro Martín-Calero eta José Tirado
- Gehiago irakurri hemen
- Maiatzak 29. Zinemagile berriak eta beste diziplina batzuk, Marta Nieto eta Antón Álvarez (C. Tangana)
- Gehiago irakurri hemen
- Ekaina. Ekoizpena eta musika, Esther García eta Alberto Iglesias
- Gehiago irakurri hemen
2025 urteak zinemari oso lotuta eman ditu lehen urratsak, bai bere gogoetetan, bai programazioan. Horren erakusgarri da Mosaico Italiano zikloaren bosgarren edizioa, Italiako zinema-ondareari balioa eman eta Donostian herrialde horretako kulturaren inguruko komunitate bat sortzea helburu duen ekimena. Edizio honetako eskaintzak zazpi pelikula ekarriko ditu Santa Teresa Komentura, herrialdeko kronikaren gertaera garrantzitsuenetako batzuk jorratzen dituztenak. Batzuk dagoeneko emititu dira, baina oraindik erdia baino gehiago gozatu ahal izango dugu.
- 2024ko urriak 30. Good Morning, Babilonia, Paolo eta Vittorio Taviani (1987)
- 2024ko azaroak 20. Io sono Li, Andrea Segre (2011)
- Urtarrilak 22. Non ci resta che piangere, Roberto Benigni eta Massimo Troisi (1984)
- Otsailak 19. L'avventura, Michelangelo Antonioni.
- Martxoak 19. Le sorelle Macaluso, Emma Dante (2020)
- Apirila 29. Roma città aperta, Roberto Rossellini (1945)
- Maiatzak 21. Il segno di Venere, Dino Risi (1955)
Hamabi hilabete ditugu aurretik Koldo Mitxelena Kulturunean kulturaz gozatzen jarraitzeko. J.R.R. Tokienen zioen bezala...
"Abenturarik handiena zain duguna da"