KMK Liburutegiko irakurketa mapa
Afrikatik Japoniaraino, Grezia, Nepal, Mallorca, Alaska edo Pirinioetatik igaroz, ezagutu leku bakoitzerako aukeratu ditugun irakurgaiak. KMK Liburutegiko gomendio bidaiarietan, literaturaren bidez hainbat lekutara hurbiltzen zaituzten liburuak bildu ditugu.
KMK Liburutegiko irakurketa mapa
Eleberri batek hiri bateko kaleetara eraman zaitzake. Tokiko egile batek kultura batera hurbil zaitzake. Istorio batek leku bat beste ikuspegi batetik aurkitzen lagun diezazuke.
KMK Liburutegian hainbat lekuei buruzko gomendio literarioen aukeraketa bat prestatu dugu. Toki horiekin lotutako liburuak dira: bertan girotutako lanak, tokiko egileek idatziak edo literaturaren bidez haien historiara, kulturara eta paisaietara hurbiltzeko aukera ematen digutenak.
Eta ez da beharrezkoa dagoeneko bidai bat bistan izatea. Leku bat interesatzen zaizulako aukeratu dezakezu, hobeto ezagutu nahi duzulako edo, besterik gabe, irakurketa berriak aurkitu nahi dituzulako.
Aukeratu zure hurrengo helmuga
Katalogoan Afrikan, Alemanian, Asian, Frantzian, Grezian, Italian, Japonian, Palestinan, Eskozian, Kanadan, Alaskan, Egipton, Venezian, Mallorcan, Pirinioetan... eta beste leku askotan bidaiatzeko gomendioak aurkituko dituzu.
Are errazago egiteko, gomendioak gure mapa interaktiboaren bidez azter ditzakezu: bilatu helmuga bat, ezagutu liburutegiaren aukeraketa eta aukeratu gehien interesatzen zaizkizun dokumentuak.
Batzuetan badakigu nora joan nahi dugun, baina ez zer irakurri. Eta beste batzuetan alderantziz gertatzen da: liburu bat aurkitu eta hitz egiten digun lekua ezagutu nahi izaten dugu.
Zein izango da zure hurrengo helmuga?