KMK-k ziklo berria aurkeztu du: "Mintza Lagun diálogos"
Aurreneko ekitaldia, datorren astelehenean, otsailak 26
KMK-k ziklo berria aurkeztu du: "Mintza Lagun diálogos"
2024 urtea berritasunekin dator; izan ere, Koldo Mitxelena Kulturunetik historiarekin, literaturarekin, askatasunarekin, tolerantziarekin, artearekin edota filosofiarekin dugun lotura sendotu nahi dugu. Jendearentzako gune bat izatea da gure desira, inspirazio eta eztabaidarako leku bat; betiere, kultur programa baten bidez. Horregatik, Mintza Lagun diálogos ziklo berria aurkeztuko dugu, datorren astelehenean, otsailaren 26an.
La ciudad del futuro: clima y economía izenburupean, hiri neoliberalen antolaketari helduko diogu:
- Espazio publikoa eta etxebizitza-politikak
- Hirigintza- eta arkitektura-erabakiak
Ikusiko dugu posible den ala ez bi hiri-eredu egotea, besteak beste, klima-aldaketari aurre egiteko.
Gure artean izango ditugu, alde batetik, Cristina Goberna arkitektoa, kritikaria, aholkularia, unibertsitateko irakaslea eta Architectural Agonism-en sortzailea. Columbia University GSAPPko eta Royal College of Art-eko (Londres) irakaslea. Bigarrenik, Jorge Dioni López, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan kazetaritzan lizentziatua. Bere ibilbide profesionalak prentsa, irratia, aldizkariak eta komunikazio instituzionala barne hartzen ditu. 2023an, El malestar de las ciudades argitaratu zuen. Gonzalo Torné idazlea, saiakeragilea eta kritikaria, moderatzaile.
Laburbilduz, astelehenean, 19:00etan, KMK-ko Ekitaldi Aretoan ikusiko dugu elkar, Santa Teresa Komentuan. Ez galdu!