KMKn artistaren irudiaren eta gizarte-aldaketan dituen aukerei buruz hitz egingo dugu
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Arteliburu21ek antolatutako hitzaldia
KMKn artistaren irudiaren eta gizarte-aldaketan dituen aukerei buruz hitz egingo dugu
KMK eta Arteliburu21 elkarlanean izan gara 2023ko Gipuzkoako Artista Liburuari buruzko VIII. Topaketen testuinguruan La figura de artista y sus posibilidades en el cambio social hitzaldia antolatzeko. Aro Garaikidean artistaren irudia pixkanaka banakatuz joan da, subjektu sortzaile horrek zer den, zertan pentsatzen duen eta zer aldezten duen jakiteko interesa handituz. Masa-fenomeno bihurtuta, galdera hau egiten du: zer eginkizun betetzen du, eta zer erantzukizun du edozein artistak gizartea aldatzeko eta kontzientziatzeko aukeran?
Gazteleraz, Eugenia Tenenbaumen parte hartzearekin eta Luis Barrios aurkezpenarekin , Santa Teresa komentuan bi ordu inguruko ekitaldia izango dugu, 19:00etan hasita. Tenenbaum arte historialaria da. Madrilen bizi den galiziarra. Sare sozialen bidez, Patreon dibulgatzaile digital bihurtu da azken urteotan. Bere espezialitate-eremua artearen munduari aplikatutako genero-ikuspegia da. La mirada inquieta eta Las mujeres detrás de Picasso dira bere obrak.