KMko liburutegiaren 2012ko inbentarioa
Iritsi zaigu berriz abuztua, eta horrekin batera KOLDO MITXELENA Kulturuneko liburutegian urteroko inbentarioa egiteko garaia. Bi astez itxita izango da liburutegia jendearentzat, txukunketa lanak egite aldera. Abuztuaren 6an, astelehenean, hasiko gara lanean eta hilaren 18an, larunbatean, bukatuko dugu. Egun horietan goitik behera berrikusiko ditugu apal eta gordailu guztiak gauzak lehen baino hobeto bilatu ditzazuen. Hori da behintzat gure asmoa.
Barkatu liburutegia ixteak sortzen dizkizueten eragozpenak. Zuekin izango gaituzue berriz hilaren 20an.
Hilaren 6an, liburutegiko langileok lan-jantzia jarri eta liburutegia (apalak eta gordailuak) eta biltegiak (Errege Katolikoak eta Belartza) berrikusiko ditugu, zerrenda topografiko batzuk oinarritzat hartuta (signatura hurrenkeran) gauza bakoitza bere tokian dagoela egiaztatzeko.
Batzuetan, bereziki jendeak erabiltzeko guneetan, ikusten dugu liburu batzuk okerreko tokian jarrita egoten direla, edonork erabiltzeko aukera izatean horretarako arriskua baitago; beste batzuk, berriz, egoera txarrean (erabiltzearen poderioz) egon ohi dira, eta horiek kendu edo ale berriak jarri pentsatu behar izaten dugu, liburu bakoitzaren interes mailaren arabera; eta azkenik, galdutako liburuak ditugu, eta halakoetan berria jarri edo ez aztertzen dugu.
Horrez gain, liburuek koadernatzeko edo berritzeko premia duten ikusteko aprobetxatzen dugu.
Era berean, konpondu beharreko beste arazo batzuk ere sortzen dira. Esate baterako, etiketak, liburu bat, CD bat edo DVD bat apaletan non dagoen adierazten diguten ohar alfanumerikoak dituztenak, egoera eskasean daudelako irakurri ezin badira, berriz egin behar izaten ditugu, dokumentuak arazorik gabe bila daitezen.
Inbentario sakon horrek dena har dezan saiatzen gara, hau da, CDak, DVDak, CD-ROMak, aldizkariak, foiletoak, kartelak, mapak, mikroformak, eta balio handiko