Koldo Almandoz zinegilea Berrirakurtzen zikloan
Bihar, osteguna 19, arratsaldeko 7:30tan, KOLDO MITXELENA Kulturunea MEMORY DUMP kolektiboarekin batera antolatutako Berrirakurtzen zikloko laugarren jardunaldia ospatuko da erakustaretoan.
Koldo Almandozek Werner Herzogen "Conquista de lo inútil" liburuari buruz hitz egingo digu. Liburua, 1979 eta 1981 artean, zinema zuzendari alemaniarrak, Fitzcarraldo filma zuzentzeko izan zituen zailtasun eta gora-beheren gaineko dietario bat da.
Koldo Almandozek laburmetraietan kontzentratu du bere ekintza profesionala. Hauen artean, ‘Razielen itzulera` edo estreinatu berri duen ‘Hubert Le Blon-en azken hegaldia’. Koldo Almandoz arte eta kultura garaikidean oinarritzen den ‘The Balde’ aldizkariaren zuzendaria da ere, eta Gora Gora Kids musika taldeko partaide bezala ere ibiltzen da.
Berrirakurtzen zikloaren hurrengo jardunaldia irailaren 25ean izango da Maite Arroitajauregi musikariarekin.