Koldo Amestoy Iparraldea Bertanen izango da martxoaren 30ean
Martxoaren 30ean, Koldo Amestoy kontalariak “BIRIBILKETA, luma beltza” bere azken ikuskizuna estreinatuko du hegoaldean.
Herri ezberdinetako kulturetan praktikatzen diren espiral erako sinboloan oinarriturik, biribil dantzaren espirituan egokitu ikuskizuna, ibilketa, bilaketa… Bizitza eta heriotzaren arteko aurrez-aurreko aspaldiko jokoa, bakardadea eta besteaz kontzientzia izatearena, bakoitzaren askatasuna eta bere lekua kidego barrenean…
“Luma beltz bat, emakumezko batzu, gizonezko beste hainbeste, espiraletan eramanak. Guztiak biribilketan doaz, labirinto baten barnean bezala irteera
bilatzen…”.
Koldo Amestoy
“BIRIBILKETA, luma beltza”
Martxoak 30, asteazkena
19.30etan
Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian