Koldo Mitxelena (1915-1987)
Abuztuaren 20an betetzen da Koldo Mitxelena Elissalt filologo ospetsuaren jaiotzaren urteurrena. Kulturune honek haren izena darama.
Gerra Zibilean gudari moduan parte hartu zuen -20 urterekin Euskal Miliziatan sartu zen eta Urnietako Andatza mendian ibili zen gerran- eta horren ondorioz arazo larriak izan zituen, eta heriotza-zigorra jasotzeaz gain, gerra bukatu ondoren kartzelan ere urte batzuk pasa behar izan zituen. Konfinamendua amaitu eta gorabehera askoren ondoren, Donostiako Kultur Zirkuluan klaseak ematen hasteko modua izan zuen bere lagunei esker. Entitate hori ondo ikusia zegoen orduko erregimenaren aldetik.
Euskaltzaindiko kide eta Julio Urkixo izena zuen Euskal Filologia Mintegiko zuzendari teknikoa izan zen. Donostiako institutuan klaseak eman zituen eta hiri bereko EUTG unibertsitatean latin eta grekozkoak.
Antonio Tovar hizkuntzalariarekin zuen harremana funtsezkoa izan zen Koldo Mitxelenaren merezimenduak aitortu eta Salamancako Unibertsitatean hizkuntzalaritza klaseak ematen hasteko. Hiri horretan denboraldi luze bat eman zuen.
Geroxeago, Euskaltzaindiak euskara batzeko mandatua eman zion: euskara batua gehien erabiltzen ziren dialektoen oinarri komunaren gainean eraikitzea, hain zuzen.
Parisko Sorbona Unibertsitatean eman zituen klaseak eta geroago Euskal Herriko Unibertsitatearen sorreran parte hartu zuen eta bertako irakasle ere izan zen.EErretiratu zenean, unibertsitateko lehen irakasle emeritua izan zen.
Koldo Mitxelenak lortutako sariak asko dira; horien artean nabarmendu behar dira Menendez Pidal eta Alfonso X.a Jakitunaren Gurutze Handiaren Saria (1984); Ossian Saria (F.V.S. fundazioarena, Hamburg 1984); Bordeleko Unibertsitateak (1982) eta Barcelonako Unibertsitate Autonomoak (1984) “Doktore honoris causa” izendatu zuten. Espainiako Errege Akademiarena zen Euskal Hizkuntzaren Akademiako osoko kide zen eta baita Parisko Société de Lingüistique-ko kide ere. Egin zuen lan eskerga kontuan izanik, honako hauek nabarmendu behar ditugu:Apellidos vascos, La posición fonética del dialecto vasco del Roncal, De onomástica aquitana, Hispano antiguo y vasco, A propos de l’accennt basque, Dictionaroim linguae cantabricae de N. Landuchio (Manuel Agud Querolekin batera), Las antiguas consonantes vascas, Historia de la literatura vasca, Lenguas y protolenguas, Textos arcaicos vascos, Sobre el pasado de la lengua vasca, Estudio sobre las fuentes del Diccionario de Azkue, Mitxelenaren idazlan hautatuak, Zenbait hitzaldi, La lengua vasca, lengua e historia, Palabras y textos eta ondoren adierazten diren aldizkari espezializatuetan.