Koldo Mitxelena Elissalt 1915-1987
Oso garbi izan genuen hasiera-hasieratik Koldo Mitxelena, jakingura unibertsaleko gizon hura, ez zela ohiko eruditua, bere disziplinara itsu-itsuan lotzen denetarikoa. Are gutxiago Euskarian izan direnetariko euskarologo horietako bat. Eta ez zen dimentsio bakarrekoa ere, politikaren zipristinen beldur diren horietarikoa.
Sailkatzen zaila den pertsona ospetsu horietakoa zen K. Mitxelena, “sailkaezina” esango genuke. Betidaniko abertzalea, gaztetatik konprometitua, familia abertzalekoa, Mitxelenak “beste bandoko” lagun asko ere izan zituen –asko estimatzen zituenak, gainera-, euskaldun zirenak nahiz ez zirenak, eta inolako baldintzarik gabe lagundu ziotenak. Bestalde, inoiz ez dugu ezagutu historiaren neurriz gaineko interpretaziorik egiten, “galtzaileek” egin ohi duten bezala. Hala ere, ez zen desmitifikazioaren mitifikazio-sareetan erori, edo (oi, tentazioari) alderantzizko mimetikan, hau da, maiz esan ohi den bezala sistematikoki aurka egitearen sarean. Bere erantzun eta idazki zorrotzek zehaztasunez definituriko dianetara destatzen zuten, ez ziren zorira desarratuak. Eta gaixoa, bere haserrearen merezimenduak egiten zuena! Gehiegizkoa da behar bada hori guztia erakusketa baten isladatu nahi izatea; eta holakorik eskatu ez badigute ere, guk behintzat lortzeko ahaleginak egin ditugu.
Asko ziren, beraz, arazoak, baina bada bat bestelakoa oso. Gerrari buruzko materialaren ikusgarritasuna eta gartzeletako egonaldiak erabat kontrajarririk zeuden Mitxelenaren jardun ikaragarriarekin erlazionaturiko dokumentazioaren gristasun grafikoarekin. Beste era batera esanda, arrazoiak arrazoi, askoz ere interesgarriago gertatzen zen, ikusgarritasunaren aldetik, heriotz zigorrera kondenatutakoa, arbelean idazten edo sariren bat jasotzen zegoen irakasle bat baino.Mitxelena bietakoa izan zen eta gure eginkizuna erakusketa antolatzea zen, eta ez doktoretza-tesi bat prestatzea. Errealitatea ez aldatzeko asmoz, balio emozional handiko material asko erretiratu behar izan genuen begien bistatik: goi-mailako intelektual baten biografia taxutzen ari ginen, eta ez preso ospetsu batena. Gure protagonista 1944an heriotz zigorra jaso zuen Marc Bloch izan balitz, egoera berdinean izango ginatekeen, baina alderantzizko amaierarekin...
Beraz, gure filosofia gizon berezi baten bizitzak burutu duen ibilbide berezia bere osotasunean eta sekuentziaz sekuentzia azaleratzea izan da. Funtsezkoa ahaztu gabe, baina erakusketatik balizko lasta desorekatzaileak kanpora egotziz, Mitxelenak gaztetasunean eta heldutasuneko lehen urratsetan bizi izandako esperientzia dramatikoak sor ditzakeen gehiegizko morboa alde batera utziz, alegia. Hala egin dugu, seriotasun profesionalak hala eskatzen digulako eta baita Koldo Mitxelenak berak sarritan adierazi zuelako biktima bezala agertzeko joera horretaz aspertuta zegoela eta berak nahiago zuela etorkizunaz pentsatu, ez zuela iragana ahaztu nahi, baina errebantxarik ere ez zuela nahi, ez zuela nahi saminak eta heriotzak dakartzaten dibidenduetatik bizi. Azken finean, onartutako iraganaren aldeko erronka eginez eta guztion eskuzabaltasunari esker amnistiatuz.
Idoia Estornés
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04