Koldo Mitxelena Kulturuneak ekainean hasiko du bere eraberritze partziala
Prozesua 21 hilabetez luzatuko da eta 2025ean ateak berriz irekitzea aurreikusten da
Koldo Mitxelena Kulturuneak ekainean hasiko du bere eraberritze partziala
Badugu KMK ixteko data. Ekainaren 16an eta 21 hilabetez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak iragarri ondoren, erreforma partzialari ekingo diogu. Hala ere, kulturuneko zerbitzu guztiak beste egoitza batzuetan eskainiko dira. Hortaz, ikasturtearen eta azterketa-aldiaren ondoren, proiektua hasiko da.
Zentroko jarduerak hainbat gunetan jarraituko dute, esana denez. Beraz:
- Liburuen mailegua KMKren ondora eramango da, Errege Katolikoen kalera, Komikigunea kokatzen zen lekuan.
- Internetera sartzeko ordenagailuak, dokumentu digitalizatuen kontsulta eta Erreserba Funtseko dokumentuen kontsulta Villa Asunción eraikinean egingo da, Mirakruz gainean. Villa Asunciónek liburutegiko zerbitzu teknikoak ere hartuko ditu.
- Jendearentzat irekitako jarduerak (hitzaldiak, proiekzioak, etab.) Donostiako Alde Zaharreko Santa Teresa komentuko ekitaldi-aretoan egingo dira.
- Oñatin dagoen Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoak Erreserba Funtseko dokumentuak in situ kontsultatzeko aukera ere emango du.
Obrek 8,4 milioi euroko aurrekontua dute. Orain arte azaldutako guztia jasota dago berrikuntza partzialeko proiektuan, jakinarazi zen bezala, lehiaketara atera baita eta esleipenaren azken fasean dago.