Koldo Mitxelena Kulturunean itxiera eman diogu ‘Garaikidetasunaren krisia’ zikloaren lehen edizioari
Izandako gonbidatuak eta gaiak aztertuko ditugu
Koldo Mitxelena Kulturunean itxiera eman diogu ‘Garaikidetasunaren krisia’ zikloaren lehen edizioari
Koldo Mitxelena Kulturuneako familian itxiera eman diogu Garaikidetasunaren krisia zikloaren lehen edizioari. Hitzaldi- eta elkarrizketa-multzo horrek behin-behinekotasuna birdefinitzea proposatu digu, mikrokosmos natural, pertsonal eta komunitarioetako esperientzietatik abiatuta.
Joseba Zulaika antropologo kulturalarekin eman genion hasiera ibilbide honi Euskal subjektuaren krisia titulupean. Euskal kulturari eta gizarteari buruzko hainbat saiakera etnografikoren egilea da Zulaika. 2022ko azaroaren 10eko topaketa horretan, gaur egungo euskal subjektuaren inpasei erreparatu genien, antropologiaren, psikoanalisiaren eta kapitalismo neoliberalaren ikuspegitik. Egun batzuk geroago, abenduaren 2an, Bruce Clark gure artean ibili zen Ser Gaiano en el Antropoceno lelopean. Paul Whitfield Horn uribertsitateko Literatura eta Zientzietako irakasle ospetsuak gogorarazi zigun iraganean uste genuela gure ateetatik harago hedatzen zen mundua hobi amaigabea besterik ez zela, eta giza jardueraren hondakinak bertara erortzen zirela ekologikoki esanguratsua den arrastorik utzi gabe.
2023an, urtarrilaren amaieran (zehazki hilaren 26an), Remedios Zafra izan genuen Precariedad simbólicarekin. Saiogilea da, unibertsitateko irakaslea eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko Filosofia Institutuko ikertzailea. Lan sinbolikoek kulturaren eta sormenaren eremuan izandako aldaketei buruz hausnartu zuen, digitalizazioaren eta autoustiapenaren esparruan. Ia hilabete geroago, otsailaren 23an, Eskultura espezialitateko doktore Dora Salazarrek emakumeen gorputzean jarri zuen arreta, Habitar el cuerpo izeneko mahai-inguruan, horrek dakarren guztia azaltzeko: kontraesanak, ezintasunak, desioak…
Azken hiru topaketak martxoaren 16an, apirilaren 20an eta maiatzaren 11an izan ziren. Aurrenekoa Santi Erasorekin batera, bigarrena Javier Gomárekin eta hirugarrena Mariasun Landarekin. Vivir varios tiempos a la vez, ¿Por qué estamos indignados?, Zahartzaroa femenino singularrean, baina pluralean jokatua?/La vejez en femenino singular ¿pero conjugada en plural? hitzaldiak, hain zuzen ere. Eraso, kultura-kudeatzailea da eta esperientzia handia du kultur ekipamendu eta proiektuen kudeaketan; Gomá, berriz, obra filosofiko eta dramatiko handiko idazlea da. Landak, Euskal kulturari egindako ekarpena eta emandako bulkada aitortzearren, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Saria eman zitzaion 2014an.
Eskertze berezia Vilma Coccoz eta Javier Echeverriari, Juan Ignacio Etxartenen laguntzarekin ziklo hau koordinatu baitute.