Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegi digitala irekita

2020ko martxoak 13an Koldo Mitxelena Kulturuneak bere hiru ateak itxi eta, gu guztiok bezala, denboran izoztuta geratu zen. Liburutegiko eguneroko bizia itzali eta isiltasuna bilakatu zen bere korridore eta geletako jabe. Giro bitxia sortu zen liburutegi barruan, korrika eta presaka abandonatuak izan diren etxeen antzera, ezinbestekoa den hori jasotzeko denborarik egon izan ez balitz bezala. Apaletan, milaka liburu gu bezala konfinatuak, denbora luze batean ezin izango ditugunak maileguan etxera eraman. Hala ere, bada oraindik eskuragarri dagoen bildumaren zati bat: liburutegi digitala. Izan ere, aukera paregabea dugu egun hauetan, bertan sartu eta bisitatzeko!
Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegia 2002 urtean hasi zen bere bilduma digitalizatzen eta, 18 urte hauetan, lehentasunezko lan honek ez du indarrik galdu. Liburutegiak etengabe jarraitu du bere paperezko dokumentuak sarbide libreko baliabide digital bilakatzen. Eta hori guztia helburu bikoitz batekin: dokumentazioaren jatorrizko euskarriaren babesa eta edukiaren zabalkundea.
Babesari dagokionez, pentsa dezagun, erabilpenarengatik, paperaren kalitatearengatik edota ingurumen-baldintza desegoki batzuen ondorioz hondatutako dokumentu batean. Digitalizazioak dokumentu horren erabilpena saihestuko du, kontserbazio baldintza ezin hobeetan gordetzea ahalbidetuko du zaharberritze posible baten kostua aurreztuz eta, etorkizunera begira, edukiaren irakurgarritasuna bermatuko du, euskarriaren hondatze prozesu sahietsezinak aurrera jarraitzen badu ere
Zabalkundeari dagokionez, digitalizatutako edukiak modu irekian eskaintzen badira, ikerlari zein irakurleek eskubiderik gabeko irudiak berrerabili ahal izango dituzte, eduki, produktu edo ekintza berriak sortuz liburutegira joateko beharrik izan gabe. Azken finean, digitalizazioa sormen prozesu askoren oinarrian dago: ikasketak, doktorego tesiak, artikuluak, erakusketak, elkarlanean gauzatutako Wikimedia (Wikisource, Commons…) arloko proiektuak, eta abar. Tutera, Hondarribi, Teruel, Londres, Reno edo Japonia. Berdin dio erabiltzaileak non dauden. Interneteko konexioa duen edozein euskarrik eskainiko die liburutegiko funts digitalizatuetara sartzeko aukera. Hau da, dudarik gabe, gure ondarearen demokratizazio eta eskuragarritasunaren eredu. Izan ere, aipagarria da KMK Liburutegiko zerbitzu honek azken astetan izan duen igoera. Asko dira dokumentu digitalizatuak eskatu dituzten erabiltzaileak, baita horiek aurkitzeko laguntza ere. Eskaera hauek, normalean munduko hainbat tokietatik jasotzen ditugunei gehitzen zaizkie (Gasteiz, Ashburn, Bartzelona, Santa Clara, Nueva York, Palma edo Buenos Aires). Ez dira gutxi, Estatu Batuetatik, Frantziatik Argentinatik edo Kanadatik gugana jotzen duten kuriso eta ikerlariak, liburutegiko funtsetsiko duten interesa dela eta.
Ondare funtsa izan da digitalizazio lan horren jomuga, hau da, liburutegiko bilduma osoaren (334.561 dokumentu) heren bat. Funts honetan hainbat liburu eta dokumentu bitxi, zahar edo baliotsu topa ditzakegu, baita zenbait funts pertsonal (Julio Urquijo, Gabriel Celaya, Koldo Mitxelena Elissalt, Antonio Zavala, Sastre-Forest, Xabier Lete, eta abar),mapak eta laminak, eskuizkribuak eta gutunak, soinu artxiboak edota komiki originalak, besteak beste.
Egun, Liburutegiak 29.533 dokumentu ditu digitalizatuta; guztira, 11.308.944 orri edozein euskarritik, edonoiz eta edonon kontsultagarri daudenak. Horietatik, 736.277 orrialde funts bibliografiko eta dokumentalei dagozkie (eskuizkribuak, eskutitzak, monografiak…), 105.978 argazki funtsei eta 5.465.689 orrialde hemerotekako dokumentuei (egunkari eta aldizkariak).
![]() |
Nola ikusi Koldo Mitxelena Liburutegiko eduki digitalak? Bide ezberdinetatik jo ahal dugu bertara iristeko:
|
![]() |
Prentsa, argazkiak, eskuizkribuak… Milaka dokumentu eskura, klik bat besterik ez eginez. Dena den, Liburutegiak beste pauso bat eman nahi du eta lanean dihardu bere eduki guztiak nazio eta nazioarte mailako proiektuetan parte hartzeko bokazioarekin (Hispana, Europeana…). Hor egonda, KMKko funtsak beste erakundeetakoekin elkarlotu ahal izango dira, guztiak aberastuz.
Jarraian, Liburutegiko funts eta bilduma interesgarrienen aperitibo bat eskainiko dizuegu:
EUSKAL FUNTSA. Dokumentuak euskaraz, euskal gaiei buruz, Gipuzkoan edo Euskal Herrian argitaratuak… Horien artean hurrengo hauek nabarmendu ahal dira:
|
![]() |
![]() |
SOINU ARTXIBOAK. Radio Popular de Loyola-Herri Irratiko irratsaioak edo Antonio Zavalaren Auspoa eta Narrativa Popular bildumetako grabazioak. BERTSO PAPERAK. Dokumentazio iragankorra, aurkitzeko oso zaila dena. Lehiaketetan abesten ziren bertsoen letrak jasotzen dituzten orriak dira. Oso gai ezberdinak agertzen dira bertan, nolabait garaiko gertaera historiko eta egunerokoen kronika bilakatuz. |
ANTZERKIA. Antzerti Funtsa. Antzerkiari buruzko liburu eta dokumentuak, Toribio Alzagak sortutako Euskal Izkera ta Iztunde Ikastolako Anales testigantzatik hasita, Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako Antzerti, Antzerki Eskolatik jasotako dokumentaziora iritsi arte. ARTXIBO PERTSONALAK, lehen aipatutako beste funtsak laguntzen dituztenak: Eva Forest eta Alfonso Sastreren dokumentazioa eta lan dokumentuak, Carlos Santamaría, Antonio Zavala, Koldo Mitxelena Elissalt, Xabier Lete, eta abar. Funts hauen digitalizazioa ikerlarien eskaeren arabera gauzatzen ari da eta baita online eskeintzen ere, egile eskubideen egoeraren arabera. |
![]() |
![]() |
ESKUIZKRIBU ETA ESKUTITZ FUNTSAK. Hurrengo funtsak nabarmentzen dira:
|
PRENTSA HISTORIKOA. KMren web guneko Atzoko Prentsa Digitala ataletik kontsultagarri. 107 goiburu guztira, non hurrengo egunkari hauek nabarmendu ahal diren: La Voz de España, La Voz de Euskadi, La Hoja del Lunes, El Diario Vasco edo Unidad, baita euskarazko zenbait aldizkari: Baserritarra, Kristau ikasbidea, Euskal Esnalea edo Yakintza, Euskal-Erria, nahiz eta beste hizkuntzetako argitalpenak ere egon. Gune honetan ere bizirik dauden zenbait egunkarietarako sarbidea eskaintzen da: El Mundo, El País, Diario Vasco, Berria, Deia, Diario de Navarra, Noticias de Gipuzkoa, Diario de Noticias de Navarra, eta abar. |
![]() |
![]() |
OBRA GRAFIKOA. Lantegietako kartelak, kirolak – atletismoa, estropadak-, aldarrikapen politikoak, laminak, grabatuak, antzinako mapak, argazkiak. Diseinu grafikoa, estetika edota tipografiaren inguruko ibilbide historiko bat. Hurrengo hauek dira funts nabarmenetako batzuk: Eta hauek dira interes berezia duten zenbait dokumentu: |
ARGAZKI FUNTSAK. Hurrengo bildumak aipagarriak dira:
|
![]() |
Konfinamendu honek isiltasuna ekarri du liburutegiko geletara, baina liburuak eta irudiak ez dira isildu; gurekin hizketan dihardute liburutegi digitaletik. Bertatik gonbidatzen zaituztegu gure bildumak ezagutzera. Laster izango gara berriz ere hemen zuekin, gaur hasi dugun paseo honekin jarraitzeko. Bitartean, adi egon eta jarraitu #KMKetxetik eta #KMKlik traolak. Espero zaituztegu!