Komiki doinuak
Zerrenda kontsulta ezazu
Komiki doinuak
Musika jaialdiak ugariak dira uda partean. Eguraldi onarekin batera kalean musikaz gozatzeko aukera han eta hemen daukagu, era guztietako musika mota eta formatuekin. Hau dela eta, gure Komikitekan musika gai nagusi bezala duten komiki sorta bat aukeratu dugu, entzumenarekin gozatzeaz gain, musika beste modu batzuen bidez ere sentitu daitekeela uste dugulako:
Nor izan zen Ludwig gaztea Beethoven bihurtu aurretik? Bonneko familia xume batean jaioa, Aitak bere talentu landugabeari etekina atera nahi dio, eta behin eta berriz eskatzen dio bere piezak konposatzeari uzteko, eta pianoan jotzeko berarengandik espero dena bakarrik.
Julien eta François pianojole gazteak dira protagonistak. Haien bizitza musikaren inguruan garatzen da eta piano-jotzaileentzako lehiaketa batean aurrez aurre jartzen dituenean, haien bizitza betiko aldatzen da.
Komiki biografiko honek musikaren kondaira handienetako baten bizitza eta obra jorratzen ditu, Folsomeko espetxeko kontzertu mitikotik abiatuta, Beltzezko Gizon karismatiko eta errebeldearen nortasun konplexua aztertzeko.
Lan honek 50eko eta 60ko hamarkadetako Amerikako Estatu Batuetako panorama musikalera garamatza, non rocka sakratua den eta sexua are gehiago. XX. mendeko musika onenaren eklosioarekin batera, rockaren ikonoen maitale sateliteak sortu ziren.
Kolorez betetako komiki hau 1966ko Los Angeles hirian kokatzen da. Norman, jazz musikari profesionala da eta Emily emazteak utzi egiten du. Horrela hasten da Normanentzat aurreranzko ihesaldi luze bat, planteatzen zaizkion galdera guztiekin.
Ama galdu berri duen Erik Dieter protagonista musikaria da. Bat-batean amaren etxean hirurogeiko hamarkadaren amaierako jazz musikari baten argazkia aurkitzen du. Argazki horrek zerbait mugitzen du musikariaren barnean eta erantzunen bilaketa laster obsesio bihurtuko da.