'Komikia eta bere argitaratzea' topaketa

Komikia, eta komikigintza bera, zein egoeran dauden izango dugu aztergai datorren abenduaren 14 eta 16an Koldo Mitxelena Liburutegiko Aretoan ospatuko ditugun bi solasaldietan. Solasaldi hauen erronka izango da sektorean lanean ari diren komikigile, editore zein argitaletxeen eskutik aztertzea zein egoeran aurkitzen den komikia gure inguruan; bai bertako produkzioa zein kanpotik ekarri eta itzulpen gisa saldutakoa ere.
Abenduaren 14an Harriet argitaletxeko Gregorio Muro komikigile zein editorea eta Astiberri argitaletxeko bazkidea den Laureano Domínguez editorea izango dira protagonista. Eta abenduaren 16an berriz, Kodai manga argitaletxeko Aitor Sobera, Belleza Infinitaren gidari den Garikoitz Fraga eta Tupust Kolektiboko partaide Paula Estévez izango dira gure artean. Solasaldien aurkezle eta gidaritza lana Inés Garcíak burutuko du, Tobacco Days liburu-dendako arduraduna da Inés.
Saio hauetan honako gaiak izango ditugu ardatz: zergatik hautatu komikia ogibide gisa, zer motibazio du komikiak, zergatik autoekoitzi edo zergatik aukeratu argitaletxe bat, zer tramite dauzka eskubideak erosteak, itzulpengintza edo inprimitzearen ibilbidea eta irakurleengana iristea.
Bi solasaldiak Koldo Mitxelena Liburutegiko Aretoan burutuko dira eta streaming bidez ere jarraitu ahalko dira.
Abenduak 14, 19:00tan
HIzlariak: Astiberriko Laureano Domínguez eta Harriet argitaletxeko Gregorio Muro
Moderatzailea: Inés García
Abenduak 16, 19:00tan
HIzlariak: Belleza Infinitako Garikoitz Fraga, Kodai argitaletxeko Aitor Sobera eta Tupust kolektiboko Paula Estévez
Moderatzailea: Inés García
