Komikia eta Komikigunea Baipasa saioan

Euskadi Irratiko Baipasa saiotik elkarrizketa bat egiteko gonbita jaso genuen Komikigunean. Komikiaren inguruko magazina egin asmoz 2021eko ekaina hasieran komikia ardatz duten hainbat ikuspuntu Bildu zituzten saioan.
Lehenik Bakioko txakolinaren museoan jarri duten ‘Komikia’ erakusketaren aitzakian Mikel Begoña gidoilaria eta komikian aditua elkarrizketatu dute, erakusketa zein haren inguruan antolatu dituzten ekintzen berri jasoz, ‘Txakomik’.
Ondoren, Marko Armspach komikigilea elkarrizketatu dute. Markok orain arte egindako komikiez gain, aipatu du nola ilusio handiz egin duen Spirou aldizkariko uztaileko alearentzako azala eta laster izango da dendetan salgai. Gainera asteburuan egingo den ‘Ziburuko 2. Euskal Liburu eta Disko Azoka’ ere aipatu du.
Eta jarraian etorri da Komikigunearen txanda. Bertan batez hemen biltzen ditugun Euskal komikigileen inguruko lanei buruz eta Komikigunean egiten ditugun jarduera zein ematen ditugun zerbitzuen inguruan aritu gara hizketan. Irratia oso sare bizia denez, gauza asko utzi ditugu aipatu gabe ezinbestean.
Eta azkenik, Inés García, Tobacco Days liburu dendako arduradunak bere bost komiki kuttun aipatu ditu entzuleak komikietara modu goxoan gerturatu asmoz.
Gustura aritu gara Olaia eta Ainhara Baipasa saioko kazetariekin hizketan eta orain saioa entzutea soilik geratzen zaizue.