Komikia, komikigileak eta itxialdia

Esan genezake, oro har komikigileak orain arte bezala ari direla lanean, itxialdiaren aurretik bezalaxe. Egunerokoan tira edo bineta bereziren bat ere sortu dute Covid-19aren eta itxialdiren gaia aintzat hartuz, batez ere komiki tirak edo binetak egiten dituztenek, prentsa zein aldizkarietarako. Baina orokorrean lehendik esku artean zeuzkaten lan eta proiektuekin jarraitzen dute lanean. Aurrez ere etxean edo bulegoan baina bakoitza bere txokoan eta bakarrik lan egitera ohituta dagoen sektorea da komikigileena, batzuk orain etxean familiakoekin batera lan eta bizi beharra sumatu baldin badute ere, etxekoak egokitu behar izan dira are gehiago. Komikigile batzuekin hitz egin dugu egoera berri honi buruz, zertan dabiltzan lanean, nola lan egiten duten eta itxialdiaren eraginei buruz. Hona hemen kasu batzuk, eskerrik asko guztioi zuen harreragatik.
@mikelantero
Azken boladan bezala Creanavarra goi mailako eskolarentzat ari da lanean online klaseak ematen bideojokorako concept art eta 2D animaziorako pertsonaien diseinuari buruz. Mikeli egunerokoa ez zaio asko aldatu, lan egiteko molde bera jarraitzen baitu. Bestalde, hainbat kolaborazio egiten ditu esaterako Donostia Kulturarako egin duen azkenetako batean Covid-19a izan du gaitzat. Oraingoz krisiaren eraginari dagokionez, bertan behera geratu diren hainbat topaketa aipatu dizkigu.
info+
Asiskoren gidoiarekin Xabiroi komiki-aldizkariarentzako marrazten dabilen "Basolatik berri onik ez" komiki seriearen azkeneko kapituluarekin dabil buru-belarri. Xabiroiren ekaineko alean kaleratuko da kapitulu hau eta udazkenean berriz bilduma osoa album formatuan argitaratuko dute. Josebak arkatza eta tintak eskuz egiten ditu eta kolorea berriz ordenagailuz ematen die bere komikiei. Josebari ere itxialdi honek ez dio aparteko aldaketarik eragin eguneroko lanean, baina bai nabaritu duela tailer zein aurkezpen guztiak bertan behera geratu izana. Tiraren bat sortu du Josebak ere itxialdiaren inguruan, baina batik bat aurrez zuen lan eta enkarguekin jarraitzen du lanean.
info+
Belardok, Mattinek duela 20 urte sortu zuen pertsonaiak, urteurrena ospatuko du 2020ko udazkenean, eta beronen inguruko egitasmo batean dabil lanean batik bat. Sormen tailerrak, erakusketak, eta Belardoren komiki tira prestatzen dabil egunerokoan. Belardoren komikia Berria egunkariaren Mantangorri gehigarrian argitaratzen da, orain arte astean behin, baina itxialdia dela eta, martxotik astean bitan kaleratzen da. Mattinek osasun krisiari buruzko gaiak lantzen ditu Belardoren komiki tiretan. Mattinek hasieran eskuz eta paperean lan egiten du, eta ondoren azken ukitu zein koloreak digitalki gehitzen dizkio marrazkiei. Bestalde, album ilustratu bat ere prestatzen ari da, baita kamishibai hezitzaile bat idazten eta marrazten ere. Lana eduki badu, baina Mattinek garrantzia eman nahi izan dio sormenerako eta erritmoa pausatu zein jarduera grafikoaren funtzioa hausnartzeko momentu berezi honi, eta sortuko dituen aukera berriei.
info+
Esku artean dauka une honetan El laberinto komikia. Gidoia Al Borde films produktorearena da eta sustapena berriz, Reas Euskadi eta Alboan Fundazioarena. Komikiaren helburua ekintzailetzaren irudia eta enpresa-ekimena sustatzea da. Amaiak tableta grafikoaren bidez lan egiten du, lehenik pertsonaiak zehaztuz, gero orrialdeak binetetan antolatuz, ondoren zirriborratuz, marraztuz eta azkenik koloreztatu egiten dituelarik.
Komikia, komikigileak eta sortzaileak ere eguneroko notiziak bezalaxe egokitzen dira errealitatera. Eta notiziak baino efektu gehiago ere sor dezake askotan, batez ere marrazkiz eta hitz xume batzuekin osatutako komiki tira edo bineta baten bidez. Horregatik eta oso modu argian, egunerokoari lotuta hainbat esteka partekatu nahi ditugu zuekin.
Adur Larrea – Argia
Alai Zubimendi
Amaia Ballesteros
Antton Olariaga – Berria
Argote – Noticias de Gipuzkoa
Eñaut Aiartzaguena
Exprai
Unai Gaztelumendi
Unai Iturriaga – Gara
Zaldieroa - Berria
Bestalde, eta lana ordaindua izan dadin, denok dakigu sormen lanak erosi egin behar direla, eta hori bultzatuko dugu gure inguruko denda txikien irekiera eman bezain pronto, baina bitartean, hainbat sortzaileren eskuzabaltasuna baliatuz hemen ere badauzkazue hainbat komiki lan eskuragarri, egoera normaltzen den bitartean.
Astiberri - El héroe
Astiberri - La balada del norte
Astiberri - Lecturas a domicilio
Farmazia beltza - Hondamuinean
Farmazia beltza - Hondamuinean: sei hilabete geroago
Xabiroi komikia
Mujeres legendarias de ultramar
Viñetas de tortas y bollos
Gaza Amal
Tipi-tapa
Sirgueras Bilbao
Jon Tornerren bloga