Komikiak-Colección Gasca Bilduma
Luis Gasca, XX. Mendeko herri kulturarekin harreman estua izan duen aditu donostiarra da. Komiki, zinea edo beste adierazpen artistikoenganako pasioak, mota askotariko dokumentu bilduma osatzera bultzatu dute Gasca. Bizitza osoan bildutako material guzti horrek osatzen du Gaska Bilduma.
Gaur aurkeztu den funtsa, hamarnaka milaka dokumentuz osatuta dago, edukien heterogeneotasunean balio handia duten dokumentuez hain zuzen ere. Gasca bilduma, Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku dago gaur egun, 2004ean hasi eta 2007an amaitu zen prozesu baten ondoren. Orduan, Kultura zuzendaria zen Maria Jesus Aranburuk, funtsaren balioaren balorazio bat eskatu zion Tipula enpresari (Joxean Muñoz eta Txabi Basterretxea zena ziren enpresa horren jabe).
Tipulak eginiko balorazio horretatik abiatuta, balorazioa oso ona izan bait zen, lehenengo pausua eman zuen Aldundiak eta funtsa originalen parte bat erosi zuen (mila marrazki eta biñeta inguru). Lehenengo pausu hori eta gero, Luis Gascak berak beste zati bat eman zuen. Ondorengo negoziazioek, Komikiak-Colección Gasca Bilduma egoitza hau eta bere eduki osoa bertan egotea ahalbidetu dute.
{ppgallery}galerias/GascaBilduma{/ppgallery} Gaur ikusi ahal izan dugun bilduma, pertsonaia edo egileekako sailkapenaz haratago doa. Izan ere, ikono, zeinu, edo sinboloak dira maiz sailkapenen ardatz edo baita sorkuntza maiz markatzen duten kultur, politiko edo giza baloreak ere.
Luis Gascaren bildumagile izaera berezi horrek badu baita bere alde praktikoa ere nolabait esatearren.Adibide gisa, Román Gubernekin orain gutxi argitaratutako Diccionario de onomatopeyas del comic (Umberto Ecok goraipatua) edota gugandik gertuago Koldo Mitxelena Kulturuneko Eraskustaretoko Contaviolencias erakusketan ikusi ahal izan diren komikiak zeinetan emakumeen aurkako indarkeria, normaltsaun gaitsezgarriz ikusten zen.
Komikiez gain, egileen biografiak, gutunak, hiztegiak, aldizkariak, monografiak, filmak, diskoak, kartelak ...soporte ezberdinetako materialez dago osatuta, baita marrazki orijinalez eta egileek dedikatutako edizioez eta aurrera doan katalogazio lanaz ere.
Katalogazioa ordea ez dago amaituta, zortzi mila dokumentutik gora dira orain arte katalogatutakoak. Funtsaren berezko heterogeneotasunak eta lan hori aurrera eramateko erreferentzia faltak zailagoa agiten du lana. Hala ere, dagoeneko egina dago, ikertzaile eta adituek Gasca bilduma eskura izatea ahalbidetuko duen korpusa.
Oraindik lan handia dago egiteke: lurraldeko sortzaile eta artisten funtsa eta dokumentazioarekin bilduma osatua egitea, Komikia-Colección Gasca Bildumaren ateak herritarrei zabaltzeko egungo komiki eta argitalpenen eskeintza garatu, orijinalen digitalizazioa…
Gipuzkoako Foru Aldundia ari da Gasca Bilduma ezagutarazteko lehen pausuak ematen.
Hitzordua eskatuta eta KOLDO MITXLEENA Kulturuneko ordutegi zabalean, aditu, ikerlari eta interesatuek, bildumaren dokumentazioa kontsultatu ahal izango dute.Aste honetan bertan, dagoeneko katalogatuta dagoen dokumentazio guztiaren informazioa, KMKko liburutegiko katalogoan egongo da eskegita (http://kmliburutegia.net), modu horretan, Luis Gascak bizitza osoan bildu eta Gipuzkoako Foru Aldundiak herritarren eskura jarri nahi izan duen ondea hobeto ezagutu dezagun.
Hemen duzue gai honen inguruan Interneten argitaratutako post interesgarri bat.