Komikiaren inguruko berriak: sariak, azokak eta jardunaldiak

Iraila kargatuta hasi dugula esan dezakegu gaur. Hainbat ekimen interesgarri aipatu nahi ditugu bai komikigileentzat eta baita komiki zaleentzat ere. Zuzenean sartuko gara notizi hauek aipatzera ingurumariak alde batera utzita.
Egile sariak
Irudika
Nafarroako Komiki Azoka
Gipuzkoako Foru Aldundiak sari berri batzuk sortu ditu sorkuntza sustatu asmoz kultur esparruan: komikigintza, artea eta grafikaren arloan zehazki. 5000 euroko 20 sari emango dituzte baldintzak bete eta aurkezten diren proiektuen artean.
Dagoeneko lehen erakusketak zabalik daude eta tartean entzutetsuena David Rubínena izango da. Azokaren helburu nagusia artista nafarren elkargune eta bertako komikiaren hedapen funtzioa osatzea da. Esaterako, aurten bi komiki argitaratuko ditu elkarteak. Horretarako, argitalpen batzuk ere burutu dituzte aurten parte hartuko duten artistekin elkarlanean. Bata fanzine gisa erakusketetan banatuko dena, Pariseko komunaren omenaldi gisa artista nafarrek gaiarekin lotuta egindakoa. Eta bestea berriz, Zart deitutakoa azokak berak argitaratzen duen hirugarren aldia da. Bertan azokan parte hartzen duten egileei gai bat proposatzen zaie eta horren inguruko komikiak jasotzen dituzte, aurten bilduma horren protagonista maskara izango da.