Komikiaren sormena diruz lagunduta
Eusko Jaurlaritzaren ilustrazio sormenerako diru laguntza zabalik dago 2021eko apirilaren 8ra arte. Diru laguntza honen xedea komiki, nobela grafiko edo irudidun album formatuko liburu bat osatzen duten ilustrazioak sortzeko prozesuei diru-laguntzak emateko baldintzak iragartzea eta arautzea da. 60.000 euroko prestazio ekonomikoa dago jokoan 4 proiekturen artean banatzeko, bakoitzari 15.000 euroko laguntza eskaintzeko.
Diru laguntza hau 2017. urtean jarri zuen martxan Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak. Hasiera batean helburua euskarazko bi komiki eta gaztelerazko beste bi saritzea da laguntza hauei esker, baina errealitatean ikus dezakegu nola euskaraz saritu diren komiki gehienak hizkuntza bat baino gehiagotan argitaratuak izan diren, lana bikoiztuz edo hirukoiztuz, gazteleraz sortu direnekin alderatuta.
2017an Dani Fanoren ‘Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak’, Joseba Larratxe eta Yurre Ugarteren ‘Joana Maiz’, Alex Orberen ‘Los enciclopedistas’ José A. Pérezen gidoiarekin eta Javier de Isusiren ‘La divina comedia de Oscar Wilde’ komikia.
2018an Aritz Trueba eta Etxeberria anaien ‘Buyan: heriotzaren uhartea’, Adur Larrearen ‘Antzara eguna’ Harkaitz Canoren gidoiarekin, Susanna Martín eta Ángel Giner Bouren ‘Ofensiva final’ eta Víctor Santosen ‘Kurosawa, el samurái caído’ komikia.
2019an Alex Macho eta Harrieten ‘Lotsa eta ahaztea’, Mattinen ‘Belardo, ba al zatoz?’, Mikel Begoña eta Iñaketen ‘Helize’ komikia eta Higinia Garay eta Elizabeth Casillasen ‘La palabra que empieza por A’ komikia.
2020an Alex Orberen ‘Arrakalak eta amak’, Shukare Otero Muruaren ‘Voces de Chimalpopoca’, Julen Ribasen ‘Sua’ eta Josune Urrutia Asuaren ‘Hoy no es el día’.
Aurten berriz ikusteko dago zein lan izango diren aukeratuak, oraingoz epea zabalik dago eta bitartean animo pila bidali nahi dizkiegu sormen lanak sortzen eta argitaratzeko bideak bilatzen ari zaretenoi. Hemen duzue aurtengo deialdiaren informazioa.