Komikiguneak mugak gainditu ditu
Komikiguneak mugak gainditu ditu eta Frantziako Angulemako Cité internationale de la bande dessinée et l’image-rekin hitzarmena sinatu du Foru Aldundiak.
Elkarlanak 1000 dokumentu berri eman dizkio Komikigunearen funtsari eta euskal komikigintza ezagutzera emateko bide berriak zabaltzen ditu. Komikiguneak gainera, katalogazio, kontsulta eta dohaintza gehiago izan ditu urrian Foru Aldundiak apustu berria egin zuenetik.
Foru Aldundiak eta Angulemako Cite internationale de la bande dessinée et l’image-k hitzarmena sinatu dute eta akordio honen ondorioz Komikiguneak 1000 dokumentutik gora eskuratu ditu. Komiki eta komikigintzan espezializatuta dauden aldizkariak osatzen dute bilduma, eta bereziki garrantzitsuak dira bigarren hauek ikerketa eta kontsultarako duten garrantzia aintzat hartuta.
Hitzarmen honek dokumentazio berri eta interesgarria ekarri du, baina gainera, elkarlanerako esparru berriak zabaltzen ditu. Euskal komikigintza ezagutzera emateko bideak irekitzen ditu elkarlan honek.
Orain 4 hilabete Foru Aldundiak bultzatutako gestio eta norabide berriak gainera katalogazio kopurua igotzea, ikertzaile gehiago gerturatzea eta dohaintzat igotzea ekarri du Komikigunean.
Komikigunea gauzatzen ari den errealitatea
Euskal komikia bultzatzeko apustu garbia egin zuen Foru Aldundiak Komikigunearen ateak ikerketarako publikoari zabalduz, datuek ekimenaren arrakasta agerian uzten dute lau hilabete besterik pasa ez direnean. Katalogazio, kontsulta eta dohaintza gehiago izan ditu komikiguneak.
2014. urtean 2107 dokumentu katalogatu dira. Hauetatik 587, argitalpen berriak, KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegiko Komikitekan jarri dira eta era librean kontsultagai eta mailegagarri daude.
Katalogazio hau egiteko garrantzitsua Komikiguneak jaso dituen dohaintzak.
-Azpimarragarrik Pere Olivé Kataluniako marrazkilariak utzitako 3500 dokumentuak, edo Fanzinoteka.
Baina bereziki interesgarriak urritik aurrera jasotakoa. Komikiguneak hartutako norabidea begi onez ikusi dute komikizaleek, eta dohaintzen gorakada ekarri du honek. Hiru motatakoak izan dira:
1. Ikertzaileenak:
- Juan Manuel Diaz de Gereñurena ikertzaile eta teorikoa euskaldunak utzitako 785 ale.
- Annie Baron-Carvais emakume ikertzaile frantziarraren funtsa Angulematik jasoa, 1126 ale.
2. Sortzaile edo marrazkilarienak:
- Iñaki Martiarena Mattin, Argiako TXT gehiagarriaren auduradunak emandako mota ezberdinetako dokumentuak.
- Guillermo Zubiaga, Estatu Batuetan bizi eta lan egiten duen marrazkilari euskaldunaren komikiak.
-Eta Martintxo Alzuetak utzitako Euskal Herriko historia ilustratzeko egindako zirriborroak.
3. Zaletuak:
Era anonimoan etxean zituzten bildumak ekarri dituzten komikizaleak. Besteak beste El Vibora aldizkariaren ia bilduma osoa, edo Pulgarcito, Jabato….. bezalako komikiak.
Arreta dokumentala
Egindako katalogazio lanak arreta dokumentala zabaltzeko aukera eman du. Batetik Komikitekan urria ezkero kontsultagai jarri diren 587 dokumentuek erabilera zabala izan dute. Bertan hartu eta ikusitakoez gain, 2014 urtean 1813 mailegu izan ziren, eta azken 4 hilabeteetan hauetatik 742.
Bestetik Komikigunean kontsultatutako dokumentuak daude. Urrian publiko guztiarentzat ateak zabaldu ziren, aurre hitzordu bat eskatuta eta edonork eskuragarri ditu dokumentuak. Unibertsitate edo institutuetako ikasleek, ikertzaileek edo komiki zaleek eska dezakete hitzordua, eta azken lau hilabetekoan 1333 dokumentu eskatu dira ikerketa eta kontsultarako.
Arreta pertsonalizatua dute bertaratzen direnek, horretarako nahikoa da web bidez edo telefonoz hitzordua egin eta behar den materiala zerrendatzea. Hortik aurrera Komikiguneko dokumentalista bat alboan izango dute laguntza emateko.
Jarduera ezberdinak
Baina Komikigunea hori baino gehiago da. Bertan beste hainbat jarduera antolatu dira:
· Komiki eta liburu aurkezpenak (7 urtean zehar)
· Bisita gidatuk.
· Komikigileen I. kongresu Ttipia
· Tabakalerarekin batera egindako Scaner Ibiltaria
· Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbaran zabaldu den Rockomikiak binetak & doinuak erakusketarekin lankidetza.
Rockomikiak binetak & doinuak Gasteizerako bidean
KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran hilabete eta erdi zabalik egon eta gero Gasteizerako bidean da Rockomikiak binetak eta doinuak erakusketa. Hasieran iragarri baino astebete gehiago luzatu da erakusketak izandako arrakasta aintzat hartuta.
Gasteizerako bidaia lehenengoa da, eta Foru Aldundiaren helburua erakusketa ibiltari bat bihurtzea da. Edozein herri edo eragilek bere eskura izango du erakusketa Gipuzkoan barrena erakutsi ahal izateko. Helburua ez da erakusketa bere horretan azaltzea, baizik tokian toki programazio ezberdin bat antolatzea lekuko marrazkilari, komikizale eta artistekin.
Etorkizunari begira erronka ezberdinak daude
- Katalogazioarekin jarraitu: euskal komikigintzari leku berezia egin, erreferentzia bilgune izan dadin Komikigunea.
- Aurkezpen, kongresu eta topaketak egiteko erraztasunak eman, euskal marrazkilari eta komikizaleei irteera bat emanaz. Tailerrak bultzatu, bisita gidatuak egin….
- Baina Komikiguneak margotu gabe dagoen orri zuri bat izan nahi du, marrazkilari, komikizale eta ikertzaileekin bidea egiteko, hauen proposamen eta ekimenak baldintzatu gabe.{jcomments on}