Komikilabea Komikigunean
Bere bigarren edizioan, Komikilabea hausnarketa eta entretenimendua uztartzen dituen diziplina anitzeko programa batekin itzuli da. Honen bitartez pultsua hartuko dio berriro komikiaren gaur egungo egoerari eta arte honek zeharka hartzen dituen esparru artistiko eta estilistikoei.
Komikigunean honako ekimen hauek burutuko dira:
IBILBIDEA: Euskal Komikia Donostian.
Azaroak 9, 19:00 – 21:00
Donostia komikiaren euskal hiriburua dela erakutsi asmo du ibilbide honek. Hiri honetan lehenik prentsan eta berehala aldizkarietan sortu zen euskal komikia. Bulego, tailer, etxe zein lokal haiek ezagutuko ditugu ibilbidean. Egun Komikigunea da Donostiako komiki-zaletasunaren ikur hirian.
Parte hartuko dute: Mikel Begoña, Unai Gaztelumendi (bertsolaria) eta Joseba Larratxe “Josevisky” eta Ainara Azpiazu “Axpi” (marrazkilariak)
AURKEZPENA: Oscuridades programadas
Azaroak 10, 19:00 – 20:30
Ez-fikzioari lotutako ahots berezietako bat da gaur egun Sarah Glidden, eta hainbat sari lortu zituen lehenengo lanarekin, Una judía americana perdida en Israel (Norma, 2011); gaur egun, New York Times, The Economist eta El País egunkarietako ohiko kolaboratzailea da.
Parte hartuko dute: Sarah Glidden (egilea) eta Oscar Goñi (ComikD jaialdiaren zuzendaria)
MAHAI INGURUA: PechaKucha: En la cuerda floja. ¿Tiene límites el humor?
Azaroak 11, 12:00 – 13:30
Dramatizatzeko inolako asmorik gabe, kontrakoa baizik, baina eztabaidaren argudio nagusia baztertu gabe, PechaKucha formatuko mahai-inguru honetan, parte hartzaile bakoitzak 6 minutu inguru izango ditu gai desberdin hauei buruzko bere jarrera azaltzeko: umorearen definizioa, bilakaera, zentsura eta autozentsura, eta emakume sortzaileei, emakumeak izateagatik soilik, ezarritako mugak, besteak beste.
Parte hartuko dute: Darío Adanti, Elisabeth Casillas, Mauro Entrialgo, Mamen Moreu eta Mikel Pagadizabal. Leire Palaciosek moderatua
HITZALDIA: Cómic y literatura. Caminos de ida y vuelta.
13 de noviembre, 19:00
Literatura, ilustrazioa eta komikiaren arteko harremanak ugariak, aberatsak eta konplexuak dira. Jorge Carrión idazleak modu sortzailean pentsatu eta hausnartu ditu: hauen inguruan hitzaldi panoramiko bat eskainiko du, ondoren solasean aritzeko gaur egungo ilustratzaile literario garrantzitsueneko birekin, Sara Morante eta Javier Olivares.
Parte hartuko dute: Jorge Carrión, Sara Morante eta Javier Olivares
Webgunea eta programazioa