Komikiteka, Kulturaren lorea
Loreekin eta naturarekin lotutako komiki-zerrenda bat eskainiko dizuegu maiatzean
Komikiteka, Kulturaren lorea
Lagun handia den atsotitzak gogorarazten digu maiatza berezia dela, berotasuna eta bizi-eztanda direla eta. Hain zuzen, esaldi mitiko batek dio: “maiatzean ere loreak dantzan”. Beraz, alaitasunez eta kolorez betetako testuinguru honetan, Koldo Mitxelena Kulturunetik komiki-sorta bat eskainiko dizuegu. Nola edo hala, lore eta naturarekin zerikusia duten liburu ilustratuak hurbilduko ditugu, Taniguchitik Morantera.
Protagonista herrixka batean bakar bakarrik bizi da, kaleko txakurrez inguratuta. Bertan lore bat hazten hasi da. Lurrak emankorrak eta herria jendez beteta zegoen garaiak gogorarazten dizkio loretxoak eta hau bizirik mantentzea izango da bere helburua.
Zuhaitzak lurreko izaki bizidun bereziak dira, txikiak, handiak, gazte zein zahar, konplexuak dira. Elkar komunikatzen dakite ere eta biziraupen estrategia harrigarriak garatuz urte asko bizi daitezke. Zuhaitzei buruz ikasteko liburua.
Lurrikara baten ondoren, desagerturik zegoen baso bat Tottori inguruan azaltzen da. Gazte batek basoaren bibrazioak sentitzen ditu eta baso horren barnealdera eramango gaitu.
Egilearen haurtzaroan oinarritutako komikia dugu hau. Meurisse landa eremuan hazi zen zuhaitz eta harrien artean. Gurasoek etxe handi bat eraberritu zuten eta horrela haurrak espazioak imajinatzen ditu eta lorategiekin amets eginez naturara gerturatzen da.
Emakume desberdinen historiak batzen ditu Hessek lan honetan. Irudietan liburuan azaltzen den emakume bakoitzari lore bat eskaintzen dio, bakoitza esanahi zehatz batekin.
Amalia eguneroko bizitzako betebeharrekin itota dago. Bere lana eta familiaren zaintza dela eta, bere burua zaintzeaz ahaztu egiten da eta honek bere osasunean eragiten du. Naturarekin berkonektatuz sendatzeko bidea topatuko du.
Alexander von Humboldt esploratzailearen bidaietan oinarritutako lan eder honek, natura eta munduaren funtzionamendua hobeto ulertzen lagunduko digu.
1953ko eleberri batean oinarritutako komiki koloretsua. Basamortu eskualde batean bizi da Elzéard Bouffier protagonista eta inguruetara bizia itzuli dadin, baso bat birlandatzen igarotzen ditu egunak.
Olga, familia egoera zaila bizi duen haurra da, aita kontrolatzailearen pean bizi dena. Imajinazioa biziraupen tresna indartsu bihurtuko da beretzat.