Komikitik sortzailera : Vehlmann
Fabien Vehlmann komiki gidoilaria da. Mont-de-Marsanen jaioa 1972an. Komikietarako sortu dituen gidoiengatik saritua izan da maiz. Gure mendeko Goscinny ere deitu izan diote hainbat adituk. 1996an hasi zen gidoigintzan lanean Spirou aldizkarirako komiki laburrak sortzen, geroztik, ordea, labur zein luze, denetariko gidoiak egin ditu.
Koldo Mitxelena liburutegian bere ibilbidea errepasatu dezakegu lan hauek irakurri bitartean. ‘El marqués de Anaon’ bost komikik osatutako seriea da, album motako abentura eta fantasiazko istorioek osatuta. Album hauek Matthieu Bonhommek marraztu zituen.
‘IAN’ hasieran 4 albumetan argitaratu zen seriea da, gazteleraz hemen integral moduan ale bakarrean daukaguna. Ralph Meyerrek marraztu zuen adimen artifiziala gaitzat duen zientzia fikziozko komiki sonatu hau.
‘La isla de los cien mil muertos’ Astiberrik argiratu zuen Vehlmannen lehen komikia da. Umorezko komiki hau Jason marrazkilari handiak harilkatu zuen. Angouleman zein beste hainbat sari handietarako izendatua izan zen istorioa.
Eta amaitzeko, Vehlmannen komiki berrienetako bati egin nahi diogu gorazarre. ‘Paco, manos rojas’ komikia Sagot marrazkilariarekin batera argitaratua izan da. Kutsu historikoa duen komiki honetan Guyanako espetxe-kolonian biziarteko kartzela-zigorra zutenen berri ematen digute egileek. Istorio sakona da, ia 120 orrialdetan kontatua eta ‘Papillon’ eleberri ezagunean inspiratutakoa.