Kontrabiolentzi bisita gidatuak
Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna dela eta Kontraindarkeriak emakumeenganako erasoei buruzko praktika artistikoak erakusketan bi bisita gidatu antolatu ditu koldo mitxelena kulturuneak. Azaroaren 25ean arratsaldeko 18:00tan izango da bisita euskaraz eta 19.00etan gazteleraz eta sarrera librea izango da.
1999. urtean Nazio Batuen Batzar Orokorrak azaroaren 25a Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen.
Aurten egun horrekin bateginik, Koldo Mitxelena Kulturuneko aretoan ikusgai den ‘KONTRAINDARKERIAK.Emakumeenganako erasoei buruzko praktika artistikoak’ erakusketan zehar bi bisita gidatu antolatu dira. Arratsaldeko 18:00tan izango da bisita euskaraz eta 19:00etan berriz gazteleraz.
Izan ere, erakusketa honek, emakumeenganako indarkeria du gai nagusi, baina ohiko iruditik aldendutako beste ausnarketa bat proposatzen digu, Piedad Solansek komisariatutako erakusketak Antropologiak, psikologiak edo ikuspegi identitario batek maiz egin ohi duen ausnarketaz haratago eraman nahi gaitu. Proposatzen digun erreflexioak, emakumeenganako indarkeria aztertzerakoan, baldintza politikoak, mediatikoak eta ekonomikoak aintzat hartzera bultzatu nahi gaitu, horiek iraunarazten eta legitimatzen bait dute biolentzia.
Azaroaren 25eko bisita gidatuetan parte hartzeko, nahikoa izango da aukeratutako orduan, erakusketaren sarreran azaltzea.
‘KONTRAINDARKERIAK.Emakumeenganako erasoei buruzko praktika artistikoak’ erakusketa, asteartetik larunbatera izango da zabalik, 11:00tatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, 2011ko Otsailaren 5 arte.