Kontraindarkeriak paperean
Kontraindarkeriak erakusketaren katalogoa esku artean dugu jadanik. Emakumeen kontrako erasoei buruzko ekintza artistikoen berri ematen du, lau hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta katalanez). Argitalpenak zehatz-mehatz islatzen ditu MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan oraindik ikusgai dagoen erakusketaren xehetasunak.
Piedad Solansen sarrera-testuaren ondoren, erakusketaren azpiizenburuan aipatutako eta, noski, hormetan erakutsitako ekintza artistikoen ikuspegi erabat garbia eskaintzen du katalogoak.
Erakusketaren oroigarria dugu, eta gizarte-arazo horrek, genero-indarkeria lotsagarriak, arte garaikidearen izandako eragina hurbilarazten digu.