Kontuari kontu

2012.06.28 / 2012.08.25
KONTUARI KONTU
Ez da erakusketa soil bat, haurrak ipuinetan murgiltzeko gunea baizik.
“Kontuari Kontu” tradiziozko ipuinen inguruko esperientzia bat suertatzen da bisitara inguratzen den edonorentzat. Mundu osoan antzeko ipuinak sortu ditu gizarteak, antzeko motibazioak, pertsonaiak eta egoerak. Zenbaitetan modu barregarri batean, beste hainbatetan, beldurgarrian, baina beti sinbologia bera erabiliz sortu dira narrazio txiki hauek. Esperientzia honek badu joko baten zentzua, aldi berean, erakusketa bat da; hemen eta hor izango da zer irakurri, zer entzun, zer sentitu eta zer ikasi.
Ipuin ingeles batek ematen digu ongi-etorria: Jack eta babarrunen landarea”. Eskaileretan gora doa “landare” magikoak leku miresgarri batera eramango gaitu, urratsez urrats. Bide guztian, tradiziozko ipuin egin-berrien maketak aurkituko ditugu, ikusi eta irakurtzeko.
Ganbara aretoan, ipuinak ikusi, sentitu eta gozatzeko espazio bat antolatu dugu. Ipuin-jolas honetarako propio aukeratu, moldatu eta grabatu ditugun lau ipuin entzun eta ikusi ahal izango dira. Ipuin bakoitzak arazo bat planteatzen du, kezka bat eta ibilbide bat eta ibilbide horretan parte hartzeko proposamenak burutuko ditugu bertan. Jolas baten bidez pertsonaiak eta egoerak irudikatuko dituzte eta haien protagonista bilakatuko dira une batez, ipuin zaharretatik kontu berriak sortuko direlarik.
(Oharra: ipuinak euskaraz dira)
Proiektuaren sormena eta koordinazioa: Itziar Zubizarreta
Espazioa: Itsaso Azkarate
Musika: Zuriñe Fernandez de Gerenabarrena
Espirala: Anton Mendizabal
Irudigileak : Jon Zabaleta, Mattin; Maite Gurrutxaga, Eider Eibar
Koldo Mitxelena Kulturunea eta Galtzagorri Elkartearen ekoizpena.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17