Kotoi beltzezko izarra
Sente ; Cuzor
Cinq branches de coton noir
Dupuis, 2018
Una estrella de algodón negro
Norma, 2018
Goi mailako lana zela behin eta berriz irakurri dugu. Hala iruditzen zaigu guri ere.
Batetik istorio beragatik. Egia ala asmatua den, zer axola dio? Autoreetako batek dioen bezala, errealitatea istorio hau baino askoz gordinagoa izan zen; eta da.
Bestetik, marrazkiagatik, gerraren giroa eta diskriminazioaren gordintasuna ukigarria egiten baitu.
Gainera, zinema maite duen orok berehala identifikatuko ditu protagonisten aurpegiak inspiratzeko modeloak; baita erritmo eta giroarekin gozatu ere.
Tentsioa, beldurra, ustekabeak, ezinegona... Alegia, ez dugu ezer gehiago kontatu nahi, liburu hau ziztu batean maileguan hartu; eta azkar itzuli, besteren batek ahalik eta azkarren hartzeko.