"Kultur ekimen profesionalak sendotzeko gakoak" izeneko formakuntzaren baliabidea
K bulegoak elkarrizketa formatuan antolatu zuen formazioa saioa, kultura ekimenen sendotzeari buruzko hausnarketa irekia eragiteko asmoz. Bi aditu eta aritu jardun ziren hainbat gako Gipuzkoako kulturgileekin lantzen. Bertan jorratutakoa baliabide batean bildu dugu
"Kultur ekimen profesionalak sendotzeko gakoak" izeneko formazioan elkarrizketa formatua aukeratu dugu, kultura ekimenen sendotzeari buruzko hausnarketa irekia eragiteko asmoz.
Zaila da ikaskuntza guneak sortzea kulturari lotutako lege eta zerga gaiei erantzuteko, kultura sektoreko errealitateak askotarikoak baitira, eta guztiontzak baliogarriak diren formulak ez daudelako. Profesionalizazioa garatzearren hartu beharreko oinarrizko gakoak egon badaude, baina askotan ez dugu adina baliabide nahiko gure praktikak egonkortze lanek dakartzaten gastuei eta ezagutzei aurre egiteko. Prekarietateak eraginda, sorkuntzaz eta haren ekoizpenaz gain, baita komunikazio, kontabilitate, kudeaketa, fiskalitate eta legearen arloko gaitasunak izan behar ditugu. Ez gara dena modu egoki batean lantzera iristen eta ez ditugu ezagutzak osotasunean barneratuta ere, lanketa horiek autonomiaz egin ahal izateko. Izapide txikienak luzatu egiten dira eta dagokiguna baino denbora gehiago eskatzen digute. Horregatik guztiagatik, eta beldurtzen gaituzten zereginetan lagundu eta aurrera egiteko, saio hau elkarrizketa formatuan antolatzea erabaki genuen.
Elkarrizketan bi adituk parte hartu zuten: Juan José de Andrések eta German Valderramak. Biak ala biak urte askoan hainbat kultura eta gizarte ekimenetan zailduak dira. Lehengoak aholkularitzatik landu du proiektuen balio kulturala eta soziala, eta bigarrenak, berriz, zerga aholkularitzari esker antolatu eta egituratu du hainbat egitasmoren garapena. Haien ibilbidea bata bestearen osagarri dira. Elkarteen ereduaren garapenari buruz hitz egin zuten, baita enpresa munduak eman ditzakeen garapen iraunkorrei buruz ere.
Baliabide batean jaso ditugu bertan landutako eduki nagusiak.
Ikusi baliabidea
-
2023 urteko lehen erdiko saio irekiak eta formazioak: kronikak eta baliabideak
K bulegoak Gipuzkoako kultur sektorearen garapenerako ikaskuntza esperientziak bultzatzen ditu. Hilabetez hilabete, saio irekiak eta formazio saioak tartekatzen dira, sorkuntza, komunikazioa eta kudeaketa alorretan ezagutzak partekatu eta lurraldeko eragileen arteko elkar ezagutza sustatzeko xedez
2023-08-21
-
"Zein da gure ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoa?" saio irekiaren kronika
K bulegoak ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoaz hausnartu zuen, oporren aurreko azken saio irekian. Santa Teresa komentura hurbildu ziren Gipuzkoako kulturgileen gogoetak kronikan bildu ditugu, eztabaidari jarraitzeko asmoz
2023-07-19
-
"Kultur ekimen profesionalak sendotzeko gakoak" izeneko formakuntzaren baliabidea
K bulegoak elkarrizketa formatuan antolatu zuen formazioa saioa, kultura ekimenen sendotzeari buruzko hausnarketa irekia eragiteko asmoz. Bi aditu eta aritu jardun ziren hainbat gako Gipuzkoako kulturgileekin lantzen. Bertan jorratutakoa baliabide batean bildu dugu
2023-07-12
-
Artistaren Estatutuaren gaineko baliabideak
K bulegoak bi baliabide sortu ditu Artistaren Estatutua hobeto ulertzeko xedez. Batak esparru orokorra azaltzen du eta besteak haren eragina Arte Eszenikoen esparruan
2023-06-27