Kultura, amaierarik ez duen liburua
Koldo Mitxelena Kulturunetik hainbat proposamen dakarzkizugu apirilaren 23an Liburuaren Eguna dela eta
Kultura, amaierarik ez duen liburua
Apirilaren 23an, igandea, Liburuaren Eguna ospatzen da. Lehen edizioa 1926ko urriaren 7an izan zen, Vicente Clavel idazle katalanaren ekimenez. Ia zazpi hamarkada geroago, 1995ean, UNESCOk Liburuaren eta Egile Eskubidearen Eguna egun horretan ospatzea erabaki zuen.
Aukera aprobetxatuz, Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegitik proposamen ezberdinak egin nahi dizkizuegu liburuetako istorioetan murgiltzeko eta irudimena askatzeko. Ez galdu gure nobedadeak, edo bilatu gure katalogoan hainbeste atsegin duzun eleberri ala autore hori.
Gainera, apirilaren 21etik (ostirala) 22ra (edo existentziak amaitu arte) KMKko 0. solairuko informazio-mostradorera hurbiltzen zaretenok, sorpresatxoak izango dituzue. Gure kideek liburuz eta DVDz beteko dute mahai bat eta Liburuaren Eguna ospatuko dugu, hainbat ale banatuz.
Kontuan izan literatura unibertsaleko idazleak, gustokoen dituzun egileak eta une ahaztezinez elikatzen diren milaka istorio irakurriak izateko zain dituzula. Kulturaren liburua amaierarik gabeko liburua baita.