Kultura aniztasunean
Apirilaren 10an arratsaldeko 19:00-retan ospatuko da Areto Nagusian “Kultura aniztasunean” hitzaldia. Hitzaldi hau hilaren 13tik ekainaren 1era bitartean Erakustaretoan ikusgai dagoen Biharko Liburutegi Guztiak erakusketaren testuinguruaren barruan antolatu du KM Kulturuneak.
Bertan parte hartuko dute: Consuelo Gaitán (Kolonbiako Liburutegi Nazionaleko zuzendari ohia), Sami Rustom (Ferthas Publishing Practices Talde artistiko berlindarraren partaidea, Biharko Liburutegi Guztiak erakusketako partaidea), Jon Maya Sein (dantzaria eta koreografoa, KUKAI DANTZAko zuzendaria), Santiago Roncagliolo (idazlea) eta Berta Ares (kazetaria eta ikertzaile kulturala). Gaiaren inguruan pixkat sakondu nahi izanez gero, hona hemen Liburutegian ditugun irakurketa proposamen batzuk.