KULTURA ESKOLA KATALOGORAKO KULTUR PROPOSAMENAK AURKEZTEKO DEIALDIA
Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Kultura Eskola programan sartzeko hainbat elkarte elkarlanean jarri ditu Aldundiak.

Onartutako jarduerak Kultura Eskolaren katalogoan sartuko dira, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku jarriko dira. Foru Aldundiak, artearen eta kulturaren beste arlo batzuetako proposamenekin batera, Gipuzkoako Bigarren Hezkuntzako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxeei eta interesa duten beste erakunde batzuei eskainiko dizkie.
Ikastetxeek egokienak iruditzen zaizkien jarduerak aukeratu eta eskatu ahal izango dituzte, Gipuzkoako Foru Aldundiak ezartzen duen eta katalogoarekin batera ezagutaraziko den erregelamenduaren baldintzapean.
Katalogorako hautatuak izateak ez du bermatzen jarduerak gauzatuko direnik, ikastetxeen interesaren araberakoa izango baita.
Hautatutako jarduerak bi ikasturtez egon ahal izango dira katalogoan; denbora hori igarotakoan, berrikusi egingo da, eta denbora horretan ekitaldirik lortu ez duten jarduerak automatikoki katalogotik kanpo geratuko dira. Egileek ere erretiratu ahal izango dituzte proposamenak, baldin eta ikastetxeekin bete gabeko konpromisorik ez badute.
Aurrerantzean, proposamen berriak aurkezteko epe berriak irekiko dira urtean behin edo bitan. Deialdiaren oinarriak programaren ebaluazioaren arabera aldatu ahal izango dira.
Zuen egitasmoen lantzen duten gaiaren inguruko elkarte batekin harremanetan jarri eta bidali zuen proposamena irailak 15 baino lehen.
Deialdiaren inguruko informazio zabala eta oinarriak hemen.
Proposamenen ereduahemen.
Proposamenak nora bidali?
-Ikusizko arteekin harremana duten egitasmoak prestatzeko oinarriak: ondorengo estekanikusi daitezke.
-Dantzarekin harremana duten egitasmoak prestatzeko oinarriak ondorengo estekan ikusi daitezke.
-Ondarearekin loturiko proposamenak bidaltzeko
-Musikarekin lotura duten proposamenak bidaltzeko; ondorengo estekan.
-Ikusentzunezkoekin lotura duten proposamenak bidaltzekoondorengo estekan.
-Antzerkiarekin lotura duten proposamenak bidaltzekoondorengo estekan.
Interesatuek, edozein argibide behar izanez gero, helbide honetara jo dezakete: Gipuzkoako Foru Aldundiaren K bulegora: 943 113343 telefonora deituz edo kbulegoa@gipuzkoa.eus emailera idatziz.
-
2023 urteko lehen erdiko saio irekiak eta formazioak: kronikak eta baliabideak
K bulegoak Gipuzkoako kultur sektorearen garapenerako ikaskuntza esperientziak bultzatzen ditu. Hilabetez hilabete, saio irekiak eta formazio saioak tartekatzen dira, sorkuntza, komunikazioa eta kudeaketa alorretan ezagutzak partekatu eta lurraldeko eragileen arteko elkar ezagutza sustatzeko xedez
2023-08-21
-
"Zein da gure ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoa?" saio irekiaren kronika
K bulegoak ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoaz hausnartu zuen, oporren aurreko azken saio irekian. Santa Teresa komentura hurbildu ziren Gipuzkoako kulturgileen gogoetak kronikan bildu ditugu, eztabaidari jarraitzeko asmoz
2023-07-19
-
"Kultur ekimen profesionalak sendotzeko gakoak" izeneko formakuntzaren baliabidea
K bulegoak elkarrizketa formatuan antolatu zuen formazioa saioa, kultura ekimenen sendotzeari buruzko hausnarketa irekia eragiteko asmoz. Bi aditu eta aritu jardun ziren hainbat gako Gipuzkoako kulturgileekin lantzen. Bertan jorratutakoa baliabide batean bildu dugu
2023-07-12
-
Artistaren Estatutuaren gaineko baliabideak
K bulegoak bi baliabide sortu ditu Artistaren Estatutua hobeto ulertzeko xedez. Batak esparru orokorra azaltzen du eta besteak haren eragina Arte Eszenikoen esparruan
2023-06-27