Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak kalitate zigilua lortu du
Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak AENORek ematen duen kalitate-ziurtagiria eskuratu du, bere zerbitzuen kalitatea aitortzen duena
KMK Liburutegiak AENOR zigilua lortu du, zentroko zerbitzuen eta lan-prozesuen kalitatea aitortzen duena. Hainbat hilabetez, liburutegiko taldeak bildumaren kudeaketari lotutako lan-prozedurak aztertu eta optimizatu ditu (erosketatik mailegura, katalogatzetik, digitalizatzetik edo zaharberritzetik igaroz), baita erabiltzaileei eskainitako zerbitzuei lotutakoak ere (dokumentuak kontsultatzea, infoteka, hemeroteka edo erakusketetarako mailegua, besteak beste). Helburua lan-prozesuak hobetzea eta herritarren gogobetetze handiagoa lortzea izan da.
Behin ziurtagiria lortuta, Liburutegiak konpromisoa hartzen du, gainera, kalitate-helburuen urteroko jarraipena egiteko , ezarritako erronken betetzea neurtuko duten hainbat indikadoreen emaitzak aztertuz. Beraz, prozesu bizia da, non liburutegia bere erabiltzaileen beharrak eta itxaropenak etengabe hobetzeko eta asetzeko lanean jarraituko duen.