La Primera Guerra Mundial y Gipuzkoa
Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak zikloaren barnean, asteartean azaroak 11, 19:30etan azken hitzaldia.
"La Primera Guerra Mundial y Gipuzkoa" Carlos Rilovaren eskutik (Historia Modernoan eta Garaikidean lizentziatua Madrilgo Unibertsitate Autonomoan 1992an, Historiako ikasketak 1987an hasi zituen orduko EUTGko Historiako fakultatean. Historia Garaikidean doktore, Euskal Herriko Unibertsitatean,Fermín Lasala y Collado: vida de un parlamentario vasco (1832-1917) izeneko tesiarekin, zeinak bikain cum laude kalifikazioa jaso baitzuen 2007an).
Duela ehun urte konbultsio ekonomiko, diplomatiko eta, batez ere, beliko handi bat gertatu zen, “Lehen Mundu Gerra” bezala ezagutzen duguna. Oro har, pentsatzen da gerra horren ondorio nagusiak parte hartu zuten herrialdeek jasan zituztela. Alabaina, baditugu berri fidagarriak erakusten dutenak gerran murgilduta zeuden herrialde horietako armadetan bazeudela ofizialki neutralak ziren herrialde eta erregioetako boluntarioak.Horrela gertatu zen hainbat gipuzkoarrekin, oraindik orain kopuru zehatza ezagutzen ez den arren. Boluntario horiek erabaki zuten uniforme frantsesa janztea eta haien banderen pean borrokatzea inperio zentralen aurka, eta borrokalari horien historiarik gabe Lehen Mundu Gerrarena, orain ehun urte betetzen dituenarena, osatu gabea egongo litzateke.