'La reforma beneficial en la iglesia guipuzcoana' hitzaldia
Bihar, hilak 24, arratsaldeko 7:30tan, “Miguel de Aranburu" Gipuzkoako Historialari Elkarteak eta KOLDO MITXELENA Kulturuneak antolatutako jardunaldi berri bat ospatuko da Areto Nagusian. Antonio Prada izango da ‘La reforma beneficial en la iglesia guipuzcoana’ hitzaldiaren hizlaria.
Borboiak Espainiako tronura iritsi zirenean, erreforma plangintza handi bat abiatu zuten herrialdea alderdi guztietan arrazionalizatzeko. Erreinuko parrokien egoeraren berri jaso ondoren, zeina lortu baitzen urte horretan bertan apezpikutza bakoitzari parrokien egoerari buruzko txostenak eskatuz, Carlos IIIa, oro har Espainiako eliza modernizatzen ahalegindu zen, zenbait fasetan, elizaz kanpoko interesen kontrolpean baitzegoen, batez ere, interes nobiliarioen kontrolpean. Hori lortzeko zeregin nagusia izan zen Erreforma Benefiziala, Koroak agindutako prozedura judizial baten bidez parroki bakoitzean ezarri zena, baina lehenengo momentutik elizbarrutiko epaitegi bakoitzak izapidetu zuena. Gure probintzian egoera diferenteak gertatu ziren: zenbait tenplutan egoera ez zen ia batere aldatu eta beste batzuetan, berriz, erreformak oso konplikatuak izan ziren, adibidez, Donostiako parroki tenpluetan, era guztietako interesak baitzeuden edota Legazpiko edo Segurako tenpluetarako egindako baterako plangintza benefizialak.
Antonio Pradak, Euskal Herriko Unibertsitatean Geografian eta Historian lizentziatua eta doktore, izango da hitzaldi honen hizlaria.
Gipuzkoako herrian elizaren erreformek nola kalte egin zuten aztertuko da hitzaldia honen bidez, gure historiaren inguruan zerbait gehiago ikasteko aukera ezin hobea.