Kultura sektorearen egoera, urtekari eta txostenei begiratuta
Hainbat urtekari eta txosten hautatu dugu zuretzat, kulturaren egoera elkarrekin azter dezagun. Zehazki dantza, musika eta ikus-entzunezkoen sektoreen egoera aztertzen dute argitalpenok, baita kultura digitalak kulturgintzan izan duen eragina ere

K bulegoan etengabe dihardugu informazio interesgarria arakatzen. Azken hilabeteetan jaso ditugun honako lau argitalpen hauek nabarmendu ditugu zuretzat, kulturgintzaren hainbat alorren egoera zein den jakiteko. Lau argazki hauen bitartez, profesionalen beharrak eta kezken berri izateaz gain, sektoreko eragileen itxaropenak eta etorkizuneko erronkak ere ezagutuko ditugu.
Dantza profesionalei buruzko inkesta
ADDEk, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak, Kulturaren Euskal Behatokiaren laguntza teknikoarekin, dantza sektore profesionalari buruzko ikerketa aurkeztu berri du. Egungo dantzagintzaren erradiografia fidagarria eta kontrastatua eskuratzea du helburu. izango den erradiografia bat eskuratze aldera.
Euskal Herriko Musika Bulegoaren Musikaren urtekariak une aipagarrienak jasotzen ditu. Argitalpenak begirada anitz eta osagarriak dakarzkigu, musikagintzaren ekoizpen kate konplexua osatzen duten eragileei ahotsa emanez.
Kultura digitaleko urtekaria. FOCUS: Adimen artifiziala eta sorkuntza
Espainiako Kultur Ekintzako urtekariak (AC/E) Internetek gure gizartean duen eragina islatzen du, kultura sektorearen aldaketaren digitalizazioan sakontzeko xedez. Tresna digital berriak erabiltzean arrakasta izan duten jardunbideak aztertu eta identifikatzeari esker, profesionalek azken joerak ezagutzeko aukera izango dute, beren lan metodologietan txertatzeko eta, hala, XXI. mendeko erabiltzaileen itxaropenekin bat datozen harremanak sortzeko.
Kulturaren egoerari buruzko txostena
Espainiako kulturaren egoerari buruzko txostenak (Alternatibak Fundazioa) kultura-errealitatearen jarraipen sistematikoa egiten du, edizio bakoitza garrantzi eta gaurkotasun bereziko sektore batean kokatuta. 2022koak Espainiako ikus-entzunezko sektorean jartzen du arreta, eta haren parametro nagusiak, jarduera lerroak eta etorkizuneko iragarpenak aztertzen ditu.
Irudia: Ari He
-
2023 urteko lehen erdiko saio irekiak eta formazioak: kronikak eta baliabideak
K bulegoak Gipuzkoako kultur sektorearen garapenerako ikaskuntza esperientziak bultzatzen ditu. Hilabetez hilabete, saio irekiak eta formazio saioak tartekatzen dira, sorkuntza, komunikazioa eta kudeaketa alorretan ezagutzak partekatu eta lurraldeko eragileen arteko elkar ezagutza sustatzeko xedez
2023-08-21
-
"Zein da gure ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoa?" saio irekiaren kronika
K bulegoak ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoaz hausnartu zuen, oporren aurreko azken saio irekian. Santa Teresa komentura hurbildu ziren Gipuzkoako kulturgileen gogoetak kronikan bildu ditugu, eztabaidari jarraitzeko asmoz
2023-07-19
-
"Kultur ekimen profesionalak sendotzeko gakoak" izeneko formakuntzaren baliabidea
K bulegoak elkarrizketa formatuan antolatu zuen formazioa saioa, kultura ekimenen sendotzeari buruzko hausnarketa irekia eragiteko asmoz. Bi aditu eta aritu jardun ziren hainbat gako Gipuzkoako kulturgileekin lantzen. Bertan jorratutakoa baliabide batean bildu dugu
2023-07-12
-
Artistaren Estatutuaren gaineko baliabideak
K bulegoak bi baliabide sortu ditu Artistaren Estatutua hobeto ulertzeko xedez. Batak esparru orokorra azaltzen du eta besteak haren eragina Arte Eszenikoen esparruan
2023-06-27