Lauren Bacall (1924-2014)
Aktorea eta modeloa, zinema klasikoaren azken mitoetakoa, Lauren Bacall duela gutxi hila. 1944. urtean, 20 urte bakarrik zituela, zazpigarren arteko beste ikono baten aldamenean estreinatu zen: Humphrey Bogart, gerora bere senarra izango zena.
Zinema beltzeko film klasiko handiekin lotuta geratu da haren begirada misteriotsua, Bogartekin errodatu zituen lau hauetan, batik bat: To Have and Have Not, Betiko loa, Dark Passage eta Key Largo.
50eko hamarkadan honako film hauekin nabarmendu zen: How to Marry a Millionaire, Marilyn Monroe eta Betty Grablerekin; Written on the Wind, Rock Hudsonekin; Designing Woman, Gregory Peckerekin; North West Frontier.
Hurrengo hamarkadan, film hauek utzi zizkigun: Harper, Paul Newmanekin; eta Sex and the Single Girl, Tony Curtis, Natalie Wood eta Henry Fonda ondoan zituela.
Bere karrera luzeko film interesgarrien artean, beste hauek ere daude: Hilketa Orient Expressen, The Mirror Has Two Faces, eta, azken aldian, Pret-a-porter, Dogville eta Manderlay.
Egindako ibilbidearengatik sari batzuk lortu zituen; aipatzekoak dira 2009. urteko Ohorezko Oscar saria (aurretik ere izendatua izan zen The Mirror has two faces filmarengatik), Urrezko Globoa 1996. urtean, Cecil B. DeMille Saria 1993. urtean, eta Donostia Saria 1992. urtean.
Azaroaren 3tik 8ra bitartean, gogora ekarriko dugu aktore handi hori.