Lazarus
Rucka, Greg; Lark, Michael
Lazarus
Norma, 2015-2016
Lazarusen istorioa eszenatoki distopikoan gertatzen da. Nonbait kataklismo beliko batek mundua berdindu du. Mundua ez da jada herrialdeka banatzen, finantzak oinarri duten familia edo leinuek kontrolatu eta banatu egin dute. Distopikoa dela esan dugu?
Familia hauen buru gotortuta eta teknologian murgilduta bizi dira. Kanpoan, pertsonak giza baliabideak eta ekoizle hutsak dira. Esan bezala, distopikoa da, hau da, ez da erreala.
Lazarus kasta berezia da, eta kasta berezikoa. Ingeniaritza genetikoa zein errobotika arrunt arruntak dira, lurraldea defendatzeko eta etsaiak zigortzeko behin eta berriz berpizten den gudaria sortzea erraz xamar dirudi. Hala dirudi bai.
Derrigorrezko irakurgaia.
Oharra: gure gudari hilezkorra mutila dela irudikatu duzu, ezta?