Lehen Mundu Gerra eta zinema
Lehen Mundu Gerra 1914ko uztailaren 28an hasi zen eta 1918ko azaroaren 11ra arte iraun zuen.
Guztira, 70 milioi militar baino gehiago mobilizatu ziren, horietatik 60 milioi europarrak, eta historiako gerrarik handienean ibili ziren borrokan.
Europa izan zen guda zelai nagusia baina beste herrialde hauetara ere hedatu zen gerra hori: Afrikara, Ekialde Erdira, Txinara, Ipar eta Hego Ameriketako kostaldera eta Itsaso Bareko irla batzuetara. Guda horren ondorioz, 9 milioi pertsona baino gehiago hil ziren.
Hondamendi hori kontatzeko garaian zinemak ekarpen oparoa egin du, honako film funtsezko hauek horren adibide: The Big Parade, Dena lasai mendebaldeko frontean, The Broken Lullaby, Ilusio handia, Waterloo Bridge, Sergeant York, The African Queen, La Grande Guerra, Aintza bideak, Lawrence Arabiakoa, E la nave va eta beste film bikain asko.
Gerra gatazka hori ekarriko dugu gogora uztailaren 21etik abuztuaren 2ra bitartean.
{jcomments on}