Lekurik gabe, denborarik gabe

Lekurik gabe, denborarik gabeproiektuak askatasun-gabetzea eta gizarte-bazterketa bizi izan dituzten pertsonek mundu sinboliko berriak sortu eta asmatzeak duen garrantzia azpimarratzen du. Helburua da zenbait itxialdi-erakundetan eta bizitzako muturreko beste egoera batzuetan sortutako adierazpideei balio soziala eta kulturala ematen laguntzea.
Bi erakusketa, batean:
- Sensibili alle Foglie izeneko kooperatiba italiarrak «Archivio dell’arte irritado» artxiboko obra hautatu batzuk erakusten ditu, gure gizarteetan dauden esklusio- eta inklusio-mekanismo sozial eta politikoei buruzko hausnarketa sustatu nahian.
- Marion Cruza Le Bihan, Aitor Izagirre eta Pablo Martek komisariatua, «Giltzapekoak: notas sobre la reclusión» artxibo italiarraren eranskin modura proposatzen da, baita tokiko zein espainiar estatuko giltzapetzeari buruzko entsegu bat bezala ere.
Hiriburutza programa honen proiektuetako bat da Lekurik gabe, denborarik gabe, DSS2016ko lan lerroetako bat den Bakearen Itsasargiaren programazioaren baitangaratzen dena. Proiektu hau instituzio totaletan sartutako pertsonen sorkuntza eta asmakuntza ekintzak balioan jartzen saiatzen da, erakunde hauetan eta muturreko beste bizi egoeretan, gizartebazterketa baldintzetan, ekoiztutako adierazpideei balio soziala eta cultúrala ematen lagundu asmoz. Baztertze
dispositiboen, zein hauek aztertzeko lagungarri diren baliabide sortzaileen kontzientziazio social handiago bat bultzatzeko. Bakearen Itsasargiko langileez gain, proiektu honetako lan taldea osatzen dute proiektuaren zuzendaria den Dario Malventik; erakusketaren komisario zein bere diseinuaren arduradun diren Marion Cruza, Pablo Marte eta Aitor Izagirrek; hala nola Sensibili alle foglie kooperatiba italiarrak, zeinak lagatzen duen sozioanalisi narratiboari buruzko testua, nola bere artxiboaren zati bat. Lekurik gabe, denborarik gabe bi faseetan garatzen da. Batetik, sozioanalisi narratiboaren inguruko topaketak antolatu dira, erakunde lokalekin elkarlanean burututako laborategi batzuen bitartez gauzatuak. Bestetik, kolektibo italiarraren “arte sumindu” artxiboaren zati bat jasoko duen erakusketa burutuko da, haiekin “elkarrizketan” egongo diren bertako zein nazioarteko autoreen beste lan batzuekin batera.
2016ko azaroaren 17tik 2017ko urtarrilaren 19ra
Ordutegia: Asteartetik larunbatera, 11:00 - 14:00 / 16:00 - 20:00
Urtarrilak 19 erakusketa 19:00etan itxiko da
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17