Lete-gugan
Barru-barrukoa, halakoxea izango da Xabier Leteri eskainiko diogun omenalditxoa, gure ekintza aretoaren neurriek horretara behartuta. Barru-barrukoa eta lagunartekoa izango da, beste erakunde eta deialdi batzuen esku utziko ditugu omenaldi jendetsuagoak, besteak beste, abuztuaren 11n, Arantzazun, Musika Hamabostaldiaren barruan egingo dena, urriaren 11n Urnietan, abenduaren 4an Kursaalen, …
Hitzordua maiatzaren 26an, ostegunean, arratsaldeko 19:30ean izango da, Xabier gurekin egon zen aurreko aldietan bezala. Baina, oraingo honetan, haren lekua Pier Paul Berzaitzek, Antton Valverdek, Arantxa Irazustak, Mikel Markezek eta Pako Aristik beteko dute.
Eta Xabierren hutsunea Karlos Gimenezen, Joxan Goikoetxearen, Txema Garcesen eta Xanet Arozenaren musikarekin leunduko da.
Horiek denek {jcomments on}eta guk guztiok, nahigabeak goibelduta, ia ilunduta, gogora ekarriko dugu Xabier laguna.