Liburu-Denden Eguna
Bihar, azaroak 11, Liburu-Denden Egunaren hamahirugarren edizioa ospatuko da
Liburu-Denden Eguna
Bihar, azaroak 11, Liburu-Denden Egunaren hamahirugarren edizioa ospatuko da. Egun hori Espainiako Liburu-saltzaileen Gremioen eta Elkarteen Konfederazioak (CEGAL) ezarri zuen, eta liburuari balioa emateaz gain, irakurleei eta ez irakurleei beren agendetan lekua egitera bultzatu nahi ditu, liburu-dendak bisitatu ahal izateko.
Liburu-dendetan bizia dagoelako. Liburu sorta zabala eta istorio berriak ezagutzeko eta liburu-saltzaileen eskutik gomendio pertsonalizatuak jasotzeko giro ezin hobea aurki daitezke bertan. Izan ere, liburutegiek bezala, liburu-dendek ere irakurzaletasuna sustatu nahi dute, besteak beste. Eta ez hori bakarrik, beren auzoko, herriko edo hiriko kultur sarea aberasten ere laguntzen dute elkarrekin.
KMK liburutegitik animatzen zaitugu Liburu-Denden Egunean parte hartzera, haien jarduerekin bat egitera edo, besterik gabe, horietako batera hurbiltzera eta liburuen istorioen magiaz eta liburu-dendetako giro hurbilaz liluratzera... “liburu batek egun batzuetan liluratuko zaituelako, baina liburu-denda batek bizitza osoan”.
Eta liburu-dendez gozatzen jarrai dezazun, hemen uzten dizkizugu haiek protagonistak diren zenbait liburu.
- Librerías, Jorge Carrión.
- Olinka, Antonio Ortuño.
- Desde El ojo del Huracán, Marina Sanmartín.
- La librera de París, Kerri Maher.
- La librera y los genios: una historia de Nueva York, Frances Steloff.
- La librería, Penelope Fitzgerald.
- La librería como negocio: economía y administración, Giorgio Brunetti.
- Cosas raras que se oyen en las librerías, Jen Campbell.
- Libres y libreras: mujeres del libro en Londres, Yolanda Morató.
Hauek dira proposamen batzuk, baina ez dira bakarrak. Espazio hurbil, moderno eta maitagarri hauei buruz gehiago ezagutu nahi baduzu... klikatu hemen.